Taj Mahal Palace Hotel

Bombayko bost izarretako hotela

Taj Mahal Palace Hotela Mumbaiko Colaba eskualdean dago, Indian, India Gate monumentu ospetsuaren ondoan. Hotel hau 1903an inauguratu zen eta Taj Hotels, Resorts and Palaces taldearena da, taldeko nagusia izanik. Ikuspegi arkitektonikotik, Taj Mahal Palace eta haren ondoan dagoen Dorrea bi eraikin desberdin dira, garai desberdinetan estilo ezberdinekin eraikiak. Dorreari Kontinentearteko Taj esaten zaio. Dena dela, sarritan, bi eraikin batera aipatzen dira.[1]

Taj Mahal Palace Hotel
The Taj Mahal Palace Hotel
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatuaMaharashtra
MegacityMumbai
Ur-masaArabiako itsasoa
Koordenatuak18°55′18″N 72°49′59″E / 18.92164°N 72.83317°E / 18.92164; 72.83317
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1903
Inaugurazioa1903
JabeaTata Group
Izenaren jatorriaTaj Mahal
Arkitektura
EstiloaIndo-Saracenic architecture (en) Itzuli
Solairuak4
Webgune ofiziala
Taj Mahal Palace gauean.

Ezaugarriak

aldatu

Hotelak 560 logela eta 44 suite ditu, eta enpresa-taldearen bereizgarritzat jotzen da; 1.600 langile ditu. Hotela bi egitura ezberdinez osatuta dago: Taj Mahal Jauregia eta Dorrea, historikoki eta arkitektonikoki desberdinak direnak (Taj Mahal Jauregia 1903an eraiki zen; Dorrea 1972an ireki zen). 2017an, Taj Mahal Palace Hotelak bere irudien marka erregistratua erosi zuen. Diseinu arkitektonikorako jabetza intelektualaren eskubideak babesten zituen herrialdeko lehen eraikina izan zen.[2] Hotelak zazpi jatetxe, hiru edaritegi eta bi kafetegi ditu.[3]

Historia

aldatu

Taj Mahal Palace Jamsetji Tatak sustatu zuen eta 1903ko abenduaren 16an ireki zituen ateak lehen aldiz. Esaten denez, Tatak luxuzko hotela eraikitzea erabaki zuen bere garaiko hotel handienetako batera, Watson's Hotelera, sartzea ukatu ziotenean. Hotel horren zerbitzuak "zurientzat bakarrik" ziren. Jatorrizko arkitektoa Sitaram Khanderao Vaidya eta D. N. Dirza izan ziren, baina proiektua W. A. Chambers ingeniari ingelesak amaitu zuen. Eraikuntzaren kostua 421 milioi rupia izan zen. Lehen mundu gerran, hotela 600 oheko ospitale bihurtu zuten. 2008an, hiriak azaroaren 26an jasan zituen atentatu terroristetan, Taj Mahal Palace Hotelak ere erasoa pairatu zuen.

Bezero ospetsuak

aldatu

Asko izan dira. Hona hemen batzuk: Mick Jagger, John Lennon eta Yoko Ono, Jacques Chirac, Harald V.a Norvegiakoa eta Sonja Norvegiakoa, Marianne Faithfull, Philip Edinburgokoa, Philip Edinburgokoa, Bill Clinton, Jacqueline Onassis, Barak Obama, Elvis Presley, Brad Pitt, Angelina Jolie, Mick Jagger...[4][5]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu