Tabula Traiana edo Trajanoren Taula, Danubioren ertzean, Burdinazko Ateetan dagoen eta Trajano erromatar enperadorearen omenez latinez idatzia dagoen harlauza bat da. K.o. 100-103 urteen artean egin zen.

Tabula Traiana
Kokapena
Estatu burujabe Serbia
Serbiaren banaketa administratiboaBor barrutia
Municipalities and cities of SerbiaKladovo Municipality
Koordenatuak44°39′25″N 22°18′36″E / 44.65696073°N 22.31005669°E / 44.65696073; 22.31005669
Map
Arkitektura
Materiala(k)haitzurdina
Ondarea

Gaur egun beste hainbat erromatar aztarnekin batera Đerdapeko Parke Nazionalean dago, Serbiako Kladovo udalerritik hurbil.

Idazkia

aldatu

Monumentuak 3,20 metro luze eta 1,80 metro altuera dauzka, eta bi hegaldun izurdez, sei petalodun arrosez eta hegal zabaldudun arrano batez apaindua dago. Frontoi antzeko batek babesten du, honetan «TABULA TRAIANA» hitz modernoagoak daude tailatuak.

Testua literalki:
IMP CAESAR DIVI NERVAE F
NERVA TRAIANVS AUG GERM
PONTIF MAXIMVS TRIB POT IIII
PATER PATRIAE COS III
MONTIBVS EXCISI. ANCO..BVS
SVBLATIS VIA .E.

Jatorrizko latinezko testua:
« IMP(erator) CAESAR DIVI NERVAE F(ilius)
NERVA TRAIANVS AUG(ustus) GERM(anicus)
PONTIF(ex) MAXIMVS TRIB(unicia) POT(estate) IIII
PATER PATRIAE CO(n)S(ul) III
MONTIBVS EXCISI[s] ANCO[ni]BVS
SVBLAT[i]S VIA[m r]E[fecit] »

Itzulpena:
Zesar enperadorea, Nerva jainkotiarraren semea,
Nerva Trajano Augusto, germaniarren garailea,
Máximo Pontifize, lauetan tribuniziaren potestateaz izendatua,
Aberriaren Aita, hirugarrenez kontsula,
mendiak zulatu eta bide hau
berregiteko euskarria sartu du.

Kanpo estekak

aldatu