Tabbouleh
Tabbouleh (arabieraz: تبولة, tabūla) Siria eta Libanoko jatorrizko entsalada bat da, batzuetan inguruko ohiko aperitiboen laguntza bezala hartzen dutena. Mundu arabiar osoan udako hilabete beroetan kontsumitutako plater hotza da.
Tabbouleh | |
---|---|
Entsalada eta barazki plater | |
![]() | |
Materialak | bulgurra Perrexila |
Osagaiak | tomatea eta perrexila |
Historia | |
Jatorria | Libano |
Osagai nagusiak perrexil txikitua, bulgurra, oliba-olioa, tomatea, letxuga eta beste belar usaintsu batzuk dira, limoi urez hornitua. Ekialde Hurbileko gastronomia batzuetan letxuga hostoak erabiltzen dira,[1] aza zuria edo mahasti hosto freskoak zerbitzatzeko.
Magrebeko eremu zabaletan, antzera prestatzen da, bulgurra, kus-kusarekin eta perrexil pixka batekin ordezkatuz.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Terry Carter, et al., Syria and Lebanon, Lonely Planet, 2004
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |