Symphalangus syndactylus
Symphalangus syndactylus edo siamanga Symphalangus generoko animalia da, genero horretako bakarra. Primateen barruko Hylobatidae familian sailkatuta dago. Malaysian, Thailandian eta Sumatran bizi dira. Hylobatidaeren arteko simiorik handiena da, ia-ia txinpantze baten tamainakoa. Metro bateko altuera izaten dute eta 25 kg pisu.
Symphalangus syndactylus | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzorian (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Hylobatidae |
Generoa | Symphalangus |
Espeziea | Symphalangus syndactylus Raffles 1821[2]
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 232 egun |
Siamanga berezia da, bi arrazoi direla eta: batetik, bi behatz fusionaturik ditu; bestetik, arrek lepoan "zakua" dute, buruaren tamaina lortzeraino puztu dezaketena eta horrekin oihu handiak bota. Horrez gain, 25 kromosoma pare dituzte zelula diploidetan.
Gaur egun bi azpiespezie ezagutzen dira: Symphalangus syndactylus syndactylus eta Symphalangus syndactylus continentis. Hylobates agilis eta Hylobates larrekin batera bizi da, eta horrek berezia egiten du Hylobatidae guztien artean, beste espezie batekin bizi den bakarra delako.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
- ↑ Raffles. (1821). 13 Trans. Linn. Soc. Lond., 241 or..