Ireki menu nagusia
Svetitskhoveli katedrala1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Svetitskhoveli Cathedral in Georgia, Europe.jpg

Svetitskhoveli katedrala, Mtskheta

Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv
Erreferentzia 708
Kokalekua Mtskheta  Georgia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1994 (XVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Svetitskhoveli katedrala (georgieraz: სვეტიცხოვლის საკათედრო ტაძარი, svet'icxovlis sak'atedro t'adzari, literalki Zutabe Biziaren katedrala) Mtskheta georgiar hiri-santuan dagoen katedrala da. Georgiako eliza handiena da,Tbilisiko Hirutasun Santuaren katedralaren atzetik.

Kristoren tunika bertan omen dago lurperatuta eta horregatik eskualdeko gurtza eta erromes gune gareantzitsua izan da historian zehar[1]. Egungo eraikina 1029an amaitu zen, Arsukisdze arkitektoaren gidaritzapean, baina eliza bera IV. mendetik dago bertan.

1994ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2], "Mtskhetako monumentu historikoak" izenarekin.

EzaugarriakAldatu

Katedrala harresiz inguratuta dago eta eremu itxian beste hainbat eraikin ere badaude, hala nola Anton II.a elizburuarena (XVIII. mendekoa) eta Melkisedek I.arena (XI eta XIV.ekoa).

Elizak kupuladun gurutze eskema jarraitzen du, Georgian estilo nagusi bilakatu zena herrialdea politikoki batu zenean Bagrat III.aren agindupean.

Katedralaren barnean balio handiko mosaiko eta freskoak daude, horietako natzuk XIII. mendekoak. XIX. mendean, Errusiako tsarraren bisita aitzakia hartuta, barnealde osoa kareztatu zen itxura "garbiagoa" ematearren, eta fresko asko kaltetu eta desagertu ziren. Barnean ere Hilobi Santuaren erreplika bat dago (XIV. mendekoa).

ErreferentziakAldatu

  1. Dowling, T.E. Sketches of Georgian Church History
  2.   Monuments historiques de Mtskheta UNESCO .

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Svetitskhoveli katedrala