Georgieraren transliterazioa

Georgieraren transliterazioa beharrezkoa da georgierazko izenak euskaraz eta alfabeto latinoetan emateko oro har, georgiera berezko alfabeto batekin idazten baita.

Georgierazko bide seinalea, erromanizatutako izenekin. Bi kasu hauetan, euskarazko forma horrelaxe da, ingelesezko ohikoa bezala.

Georgiko Geodesia eta Kartografiako Estatu Departamentuak, Georgiako Linguistika Institutuarekin batera, transliterazio-sistema nazional bat onartu zuen 2002an. Hala ere, beste bi sistema daude; ISO 9984 sistema, eta BGN/PCGN delakoa.

Euskararako transliterazio taula

aldatu

Euskaltzaindiak euskararako Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak izeneko arauan, sistema hauek proposatu zituen, Natela Sturua georgiar euskaltzain urgazlearen proposamena jarraituz[1]:

  • goi-mailako lan akademikoetan edo espezializatuetan, ISO 9984 sistema erabiltzea, eta
  • komunikabideetan, literaturan, irakaskuntza ez-espezializatuan eta, oro har, dibulgazioan, transkripzio praktikoa proposatu zuen.
Hizkia Unicode Izena Sistema nazionala ISO 9984 BGN Laz NAF Euskara
U+10D0 an Ah a A a A a A a ɑ a
U+10D1 ban B b B b B b B b b b
U+10D2 gan G g G g G g G g ɡ g
U+10D3 don D d D d D d D d d d
U+10D4 en Eh e E e E e E e ɛ e
U+10D5 vin V v V v V v V v v v
U+10D6 zen Z z Z z Z z Z z z z
U+10D7 t'an T t T' t' T' t' T t t
U+10D8 in I i I i I i I i i i
U+10D9 kan K' k' K k K k K' k' k
U+10DA las L l L l L l L l l l
U+10DB man M m M m M m M m m m
U+10DC nar N n N n N n N n n n
U+10DD on O o O o O o O o ɔ o
U+10DE par P' p' P p P p P' p' p
U+10DF žan Zh zh Ž ž Zh zh J j ʒ zh
U+10E0 rae R r R r R r R r r r
U+10E1 san S s S s S s S s s s
U+10E2 tar T' t' T t T t T' t' t
U+10E3 un U u U u U u U u u u
U+10E4 p'ar P p P' p' P' p' P p p
U+10E5 k'an K k K' k' K' k' K k k
U+10E6 ḡan Gh gh Ḡ ḡ Gh gh Ğ ğ ɣ gh
U+10E7 q'ar Q' q' Q q Q q Q q q
U+10E8 šin Sh sh Š š Sh sh Ş ş ʃ x
U+10E9 čin Ch ch Č' č' Ch' ch' Ç ç tx
U+10EA can Ts ts C' c' Ts' ts' Ts ts ts ts
U+10EB dzil Dz dz J j Dz dz Ž ž dz dz
U+10EC ts'il Ts' ts' C c Ts ts Ts' ts' tsʼ ts
U+10ED č'ar Ch' ch' Č č Ch ch Ç' ç' tʃʼ tx
U+10EE xan Kh kh X x Kh kh X x x kh
U+10EF ǰan J j J̌ ǰ J j C c j
U+10F0 hae H h H h H h H h h h

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu