Svetitskhoveli katedrala

Svetitskhoveli» orritik birbideratua)

Svetitskhoveli katedrala (georgieraz: სვეტიცხოვლის საკათედრო ტაძარიtranslit.: svetitskhovlis sakatedro tadzari, literalki Zutabe Biziaren katedrala) Mtskheta georgiar hiri santuan dagoen katedrala da. Georgiako eliza handiena da,Tbilisiko Hirutasun Santuaren katedralaren atzetik.

Svetitskhoveli katedrala
სვეტიცხოვლის საკათედრო ტაძარი
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Historical Monuments of Mtskheta
Kokapena
Estatu burujabe Georgia
MkhareMtskheta-Mtianeti
Municipality of GeorgiaMtskheta Municipality
HiriaMtskheta
Koordenatuak41°50′32″N 44°43′16″E / 41.84228°N 44.72105°E / 41.84228; 44.72105
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXI. mendea
Erlijioakristautasun ortodoxoa
ElizbarrutiaGeorgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoa
Arkitektura
Estiloacross-in-square (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iii) eta (iv)
Erreferentzia708bis-001
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Kristoren tunika bertan omen dago lurperatuta eta horregatik eskualdeko gurtza eta erromes gune garrantzitsua izan da historian zehar[1]. Egungo eraikina 1029an amaitu zen, Arsukisdze arkitektoaren gidaritzapean, baina eliza bera IV. mendetik dago bertan.

1994ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2], «Mtskhetako monumentu historikoak» izenarekin.

Ezaugarriak aldatu

Katedrala harresiz inguratuta dago eta eremu itxian beste hainbat eraikin ere badaude, hala nola Anton II.a patriarkarena (XVIII. mendekoa) eta Melkisedek I.arena (XI eta XIV.ekoa).

Elizak kupuladun gurutze eskema jarraitzen du, Georgian estilo nagusi bilakatu zena herrialdea politikoki batu zenean Bagrat III.aren agindupean.


Katedralaren barnean balio handiko mosaiko eta freskoak daude, horietako batzuk XIII. mendekoak. XIX. mendean, Errusiako tsarraren bisita aitzakia hartuta, barnealde osoa kareztatu zen itxura "garbiagoa" ematearren, eta fresko asko kaltetu eta desagertu ziren. Barnean ere Hilobi Santuaren erreplika bat dago (XIV. mendekoa).

Erreferentziak aldatu

  1. Dowling, T.E. Sketches of Georgian Church History
  2. (Frantsesez) Monuments historiques de Mtskheta. UNESCO.

Kanpo estekak aldatu