Ireki menu nagusia

Suzuko Tamura (japonieraz: 田村 すず子 Tamura Suzuko?, Aichi prefektura, 1934ko urtarrilaren 2a - 2015eko abuztuaren 3a) hizkuntzalari eta euskalari japoniarra izan zen.[1]

Suzuko Tamura
Bizitza
Jaiotza 1934ko urtarrilaren 2a, 1934
Herrialdea  Japonia
Heriotza 2015eko abuztuaren 3a (81 urte) (80/81 urte)
Hezkuntza
Heziketa Tokioko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Waseda Unibertsitatea
Kidetza Euskaltzaindia
Izengoitia(k) Ainhoa

BiografiaAldatu

Ainua jatorriz, Tokioko Unibertsitatean lizentziatu zen Hizkuntzalaritzan. Jacques Alliersen eraginez iragan zen euskaraz arduratzera, mintzatze-mailan ez eze, euskal sintaxiari buruzko lanak ere argitaratu baitzuen. Ainhoa izena hartu zuen.[2]

Waseda Unibertsitateko irakasle emeritua, euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1996ko martxoaren 29an eta ohorezko euskaltzain egin zuten 2000ko urriaren 27an.[3]

LanakAldatu

  • Sintactic Patterns of nouns Japanese, Ainu, Canadian Eskimo and Basque (1983)
  • Ainu (Saru dialektoa) hiztegia (japonieraz: アイヌ語沙流方言辞典 Ainugo Saru Hōgo Jiten?, (1996))

  • アイヌ語の世界』吉川弘文館 (japonieraz: Ainu-go no Sekai?, (2013))

ErreferentziakAldatu