Kimika organikoan sulfonamida esaten zaie R−SO2−NR'R” egitura duten konposatuei. Kontsidera daiteke azido sulfonikoaren deribatuak direla non hidroxilo taldea amina batek ordezkatu duen. Linealak edo ziklikoak izan daitezke. Ziklikoei sultama deitzen zaie laktamekin analogia eginez.

Sulfonamida
SMILES kanonikoa[*S(=O)(=O)N([*])[*]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[*S(=O)(=O)N([*])[*] 3D eredua]
MotaAmida eta sulfonyl compound (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Gmelin35358
MeSHD013449
Sulfonamidaren egitura

Sulfonamidak solido kristalinoak izaten dira. Botika askok sulfonamida taldea dute beren egituretan[1].

Sintesia

aldatu

Sulfonamidak laborategian anitz moldez presta daitezke. Molde klasikoan sulfonilo-kloruro bat amina batekin erreakzionarazten da[2].

RSO2Cl + R'2NH → RSO2NR'2 + HCl

Adibideak

aldatu
     
Sakarina sulfonamida ziklikoa da Sulfanilamida Sulfametoxazol antibiotikoa

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry. (1. argitaraldia) Wiley 2000-06-15  doi:10.1002/14356007.a06_173. ISBN 978-3-527-30385-4. (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
  2. (Ingelesez) «Organic Syntheses Procedure» orgsyn.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).

Kanpo estekak

aldatu