Amidak konposatu organikoak dira, naturan ugariak. Izan ere, proteinak dira amida garrantzitsuenak. Proteinen propietateak dituzten zenbait amida sintetiko erabiltzen dira, hala nola nylona, zuntzak ekoizteko erabiltzen den poliamida sintetikoa, armiarma-sarean agertzen den proteinaren antzeko propietateak dituena. Bestalde, amida funtzio-taldea duten penizilina eta zefalosporina motako antibiotikoek naturan aurkitzen diren antibiotikoek baino mikrobioen kontrako propietate hobeak dituzte. Beste amida garrantzitsu bat urea da, azido karbonikoaren diamida, gernuaren bidez kanporatzen duguna[1].

Amida funtzio taldea.
Artikulu hau funtzio taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Amida (argipena)».

Amidak azido karboxilikoen deribatuak dira, non −OH taldea −NH2, −NHR edo −NR2 taldeekin ordezkatzen den. Hala, amida primarioak, sekundarioak edo tertziarioak izan daitezke. Konposatu horiek izendatzeko, IUPAC sistemari jarraituz, azidoen –oiko bukaeraren ordez amida hitza erabiltzen da[1].

Azido karboxilikoen deribatuen artean, erreaktibotasun baxuena dute amidek. Laborategian, azil kloruroak edo anhidridoak aminekin erreakzionaraziz lortzen dira. Karbonilo taldearen eraginez, nitrogenoaren elektroi-bikoteak erresonantzian parte hartzen du; horren ondorioz, dipoloa eratzen da, eta polaritate altu horrek hidrogeno-loturak eratzea ahalbidetzen du. Beraz, erresonantziaren ondorioz, amidak base ahulak dira[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Anakabe, Sonia; Arrasate. (2009-09-17). «Amida» zthiztegia.elhuyar.eus (Elhuyar Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.