Su olinpiko

Sugar olinpikoa» orritik birbideratua)

Su olinpikoa (ingelesez: Olympic flame; frantsesez: Flamme olympique; gaztelaniaz: Llama olímpica) Olinpiar Jokoen ikurretako bat da. [1] Prometeok jainkoei sua lapurtu eta gero gizakiari ematea oroitzen du. Bere jatorria antzinako Greziakoa da, non Antzinaroko Olinpiar Jokoetako ospakizunen egoitzetan sua piztuta mantentzen baitzen. Sua 1928ko Amsterdamgo Olinpiar Jokoetan berriro sartu zen eta orduz geroztik Olinpiar Joko modernoen oinarrizko zati izan da.

Su olinpikoa piztea 1988ko Udako Olinpiar Jokoetan.

Karta Olinpikoak honela definitzen du su olinpikoa: «NOBren agintaritzapean Olinpian pizten den sugarra», eta, ildo horretan, «zuzi olinpikoa NOBk onartutako zuzi eramangarria da, su olinpikoa erretzeko erabiltzen dena»..

Berlinen 1936an errelebo-bidaia bat sartu zen lehen aldiz Olinpiatik sugarra eramateko Jokoen egoitzara. Zuzi olinpikoaren erreleboa Olinpiako garra piztearekin hasten da eta pebetero olinpikoa piztearekin amaitzen da hiri anfitroian egingo den inaugurazio ekitaldian. Sugarrak ez bezala, ibilaldiak ez du antzinako aurrekaririk. [2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu