Streptococcus salivarius

Streptococcus salivarius Streptococcus genero barruan sailkatzen den bakterio esferikoa da. Batez ere, gizakion ahoa eta goiko arnasbideak kolonizatzen ditu jaio eta ordu batzuetara; beraz, bakterio horiekiko esposizioa kaltegabea da. Patogeno oportunistatzat hartzen dute, oso gutxitan aurkitzen baitute odol-zirkulazioan, non neutropenia duten pertsonen septizemia kasuekin lotuta egon baita.

Streptococcus salivarius
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaBacillota
KlaseaBacilli
OrdenaLactobacillales
FamiliaStreptococcaceae
GeneroaStreptococcus
Espeziea Streptococcus salivarius
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketaGrampositibo

S. salivariusaren aglutinazioa maiz Haemophilus influenzae-k (lehen Pfeifferren baziloa deitua) eragindako pneumonia anormalaren diagnostikoan erabiltzen dute.[1]

Streptococcus thermophilus S. salivarius taldeko kidea jogurta eta gazta mota batzuk ekoizteko erabiltzen den estreptokokoa da. Lactobacillus delbrueckiirekin batera lan egiten du. Biak homohartzitzaileak dira eta azido laktikoa sortzen dute, baita karbono dioxidoa eta alkohola ere. S. thermophilusaren hazkunderako tenperatura hoberena 42 ° C-koa da, S. salivarius-erakoa 37 ° C-koa den bitartean.

Erreferentziak aldatu

  1. Wescombe, P. A.; Heng, N. C. K.; et al. (2009). «Streptococcal bacteriocins and the case for Streptococcus salivarius as model oral probiotics» Future Microbiology 4 (7): 819–835.  doi:10.2217/fmb.09.61. PMID 19722837..