Straubing Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Bavaria Behereko hirugarren hiria hain zuzen ere. Danubio ibaiak zeharkatzen duen Gäuboden eremuan kokaturik dago.

Straubing
Straubing
Straubing
major regional center (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Regional district in BavariaBavaria Beherea
AlkateaMarkus Pannermayr (en) Itzuli
Izen ofizialaStraubing
Straubing
Jatorrizko izenaStraubing
Straubing
Posta kodea94315
Udalerri kodea09263000
Geografia
Koordenatuak48°52′38″N 12°34′33″E / 48.8772°N 12.5758°E / 48.8772; 12.5758
Map
Azalera67.59 km²
Altuera322 m
MugakideakStraubing-Bogen (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria49.164 (2022ko abenduaren 31)
1.310 (2021)
alt_left 24.367 (%49,6) (%50,4) 24.797 alt_right
alt_left 23.677 (%48,2) (%49,1) 24.117 alt_right
Dentsitatea727,39 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia09421
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakRomans-sur-Isère, Wels (en) Itzuli eta Tuam
MatrikulaSR
straubing.de

Historia aldatu

Neolito garaitik populatua izan den ingurune honetan erromatarrek aztarna ugari utzi zituzten, tartean gudalosteak hornitzeko biltegia (Sorviodurum) eta baita Gäubodenmuseum museoan dagoen altxorra ere. K.a. 14-16 urtean iritsi ziren eta V mendean egin zuten alde, ingurua bavariar leinuen eskutan utziz. Bavariarren Strupinga buruzagiaren izena ipini zioten asentamenduari, gerora gaur egungo Straubing izenera eboluzionatu zuena.

Hiriaren alde berria (Neustadt) 1218an hasi zen eratzen. Gaur egun auzo hau da Straubingeko erdi aroko erdigunea.

 
Herriko dorre gotikoa(Stadtturm)

Ondasun nabarmenak aldatu

  • San Petri eliza (Kirche St. Peter): XII mendeko basilika erromanikoa da.
  • Herriko dorre gotikoa(Stadtturm): 1316an eraikitako dorre gotikoa da.

Kultura aldatu

Gäubodenvolksfest Bavariako bigarren jaialdi folkloriko handiena da. 1812an hasi zuen Maximiliano I.a Bavariakoak. Hasieran nekazal feria bat zen, Gäuboden inguruko biztanleak bildu eta merkatal harremanak sendotzeko. gaur egun 90.000m²-ko eremuan milioi bat pertsonatik gora biltzen da.

2011ko ekitaldiaren datuak honako hauek dira:

  • Bisitariak: 1'35 milioi pertsona
  • Garagardoa: 730.000 litro
  • Garagardotegiak: sei, bakoutzak 25.000 aulki
  • Maß-aren prezioa (litro bat garagardo): 7'40 €

Kirolak aldatu

Straubingeko kirol talde nagusiak Straubing Tigers (izotz hockey-a) eta Straubing Spiders (amerikar futbola) dira.

Hiri senidetuak aldatu

Demografia aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak aldatu