Stellantis
Stellantis N.V. nazioarteko automobil-taldea da, eta Herbeheretan du egoitza. 2021eko urtarrilaren 16an sortu zen, Fiat Chrysler Automobiles italo-estatubatuarraren eta Groupe PSA frantziarraren arteko bat-egitearen ondorioz.[1] 2021eko urtarrilaren 18an, taldeak Milango eta Parisko balio-poltsetan hasi zuen kotizazioa, eta 2021eko urtarrilaren 19tik aurrera, New Yorkeko balio-burtsan.
Stellantis | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde komertziala, automobile manufacturer (en) , konglomeratua eta erakundea |
Jarduera sektorea | activities of head offices (en) , automobilgintza eta Produkzio-sistema |
Herrialdea | Herbehereak eta Frantzia |
Jarduera | |
Honen parte | CAC 40 |
Eskumendekoak | Opel, Vauxhall Motors, Peugeot, Stellantis Italy (en) , Citroën, Maserati, DS Automobiles (en) , Française de Mécanique (en) , Chrysler, Stellantis Argentina (en) , Stellantis Bank S.p.A. (en) eta Stellantis Italy (en) |
Enplegatuak | 258.275 (2023ko abenduaren 31) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Lehendakaria | John Elkann (en) |
Zuzendari exekutiboa | Carlos Tavares (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | naamloze vennootschap (en) |
Jabea | Agnelli family (en) , Peugeot family (en) eta Bpifrance |
Ekonomia | |
Aktiboak | 186.200.000.000 € (2022) |
Kapital berekia | 72.400.000.000 € (2022) |
Diru-sarrerak | 189.544.000.000 € (2023) |
Irabazi garbia | 18.625.000.000 € (2023) |
Ustiapen-mozkina | 22.376.000.000 € (2023) |
Balore-burtsa | Parisko Burtsa, Italiako burtsa eta New Yorkeko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 2021eko urtarrilaren 16a |
Ordezkatzen du | Groupe PSA eta Fiat Chrysler Automobiles (en) |
webgune ofiziala |
Taldeak FCA Italyren Fiat, Alfa Romeo, Lancia, Maserati eta Abarth; FCA US-ren Jeep, Chrysler, Dodge eta RAM; eta Groupe PSA-ren Peugeot, Citroën, DS, Opel eta Vauxhall markak ustiatzen eta merkaturatzen ditu.
2021eko bigarren seihilekoan, Stellantisek baieztatu zuen 30.000 milioi euro inbertituko zituela 2025era arte, markak elektrifikatzeko trantsizioa azkartzeko eta software berria garatzeko. Lau arkitektura elektriko eta eskalagarri sortzea du helburu.[2]
Etimologia
aldatu2019an FCAk eta PSAk bat egiteko konpromisoa sinatu ondoren, Carlos Tavaresek —orduan PSAko burua— berretsi zuen erakunde berriaren izena ez zela ezagutuko zenbait aste igaro baino lehen: “Oraindik ez dago zehaztuta”, onartu zuen PSAko buruak. “Gai horretan ari dira gure taldeak lanean. Beste bizpahiru hilabete behar dira modu seguruan iristeko, izen egokiarekin......[3]
2020ko uztailaren 15ean fusioaren izena jakinarazi zuten: "Stellantis", latinezko "stello" aditzetik datorrena, "izarrekin distira egitea" esan nahi duena.
Administrazioa
aldatuFCA eta PSAren arteko bat-egiterako negoziazioetan itundutakoaren arabera, enpresa nagusia Herbeheretan kokatu zen, PSAk izendatutako bost kidez osatutako batzordearekin, FCAk izendatutako bost kidez, John Elkann FCAko burua barne.[4] Hamaikagarren kidea PSAko burua izango litzateke, Carlos Tavares, erakunde berriaren zuzendari exekutiboa ere izango litzatekeena.[5]
Organigrama
aldatuFCA eta PSAren arteko bat-egitea zehaztu ondoren, Stellantis 14 markaz osatuta zegoen. Era berean, marka horiek aliantza osatu zuten hiru egitura handien artean biltzen dira, eta hiru barne-unitate handi bihurtzen dira. Hona hemen marka horiek:
Stellantisen markak | ||
---|---|---|
FCA Italy | FCA US | Groupe PSA |
Fiat Abarth Alfa Romeo Lancia Maserati |
Chrysler Dodge Jeep Ram Trucks |
Peugeot Citroën DS Automobiles Opel Vauxhall |
Bestalde, beste filial batzuk ere, bai FCAkoak bai PSAkoak, Stellantisen portafolioetan sartu ziren. Horietan sartzen dira beste ibilgailu mota batzuen fabrikatzaileak, teknologien eta autoparteen hornitzaileak, errendimendu handiko enpresak eta ekoizpen bateratuko beste batzuk. Hauek dira:
Stellantis filialak | ||
---|---|---|
FCA Italy | FCA US | Groupe PSA |
Fiat Powertrain Fiat Professional Comau PCMA Sevel Sud VM Motori TOFAŞ |
Mopar SRT |
Peugeot Cycles Faurecia Free2Move Peugeot-Citroën Moteurs Sevel Nord IKAP |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Stellantis, la unión de FCA y Grupo PSA, echa a rodar» El Mundo 16 de enero de 2021.
- ↑ Prieto Amaya, Álvaro. (4 de agosto de 2021). «Ya hay fecha para la electrificación total de Lancia, DS y Alfa Romeo» Automoción.
- ↑ Schwarz, Tobias. (18 de diciembre de 2019). «Fusion PSA-Fiat Chrysler : "Ce qui est fort, c’est la complémentarité de deux entreprises", se félicite Carlos Tavares» Europe1.
- ↑ «¡Fiat y Peugeot se unen! Quieren fusionarse para crear el cuarto grupo del motor mundial» Minuto treinta 31 de octubre de 2019.
- ↑ Pérez Gómez, Wenceslao. (1 de noviembre de 2019). «Así funcionará la fusión de Fiat Chrysler y PSA» Qué!.