Ireki menu nagusia
Estatubatuar soldadu batzuk jeep batean. 1942ko uda.

Jeep Estatu Batuetako automobil enpresa da, 1941ean Willys-Overlandel sortua. Willys MB izeneko ibilgailu sendoa, txikia eta arina, edozein lekutatik ibiltzeko gai dena sortu zutenez izena ibilgailura pasa zen. Estatu Batuetan sortu zen Bigarren Mundu Gerran (1942an) eta aliatuek asko erabili zuten. Ordutik aurrera, munduko armada guztiek erabiltzen dute, eta bizitza zibilean ere lanbide askotarako baliatzen da jeep ibilgailua: nekazaritzan, basogintzan, etab. Izena ingelesetik dator (G.P: General Purpose, «helburu orotarakoa»).

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jeep