Spratly uharteak

Spratly uharteak[1] 750 uharte, arrezife, arroka eta atoloiz osatutako uhartedia da, Hegoaldeko Txinako Itsasoan. Uhartedia Filipinak, Malaysia eta Vietnamen artean dago, eta bi hauetaz gain Brunei, Txina eta Taiwanek erreklamatzen dituzte. Guztira 4 kilometro koadro baino ez dituzte, baina 425.000 kilometro koadroko itsaso eremua daukate. Hegoaldeko Txinako Itsasoan guztira 3 uhartedi daude antzeko egoeran, 30.000 uharte baino gehiagorekin, eskualdeko gobernuak zailtzen duena. Uharteek eurek ez dute balio ekonomiko handiegirik, baina garrantzitsuak dira nazioarteko mugak ezartzerako garaian. Ez dago berezko populaziorik, baina hainbat herrialdek ezarri dituzte bertan eraikinak. Arrantza eta gas naturala dira interes ekonomiko nagusiak eurak bereganatzeko.

Spratly uharteak
Spratly Islands-CIA WFB Map.png
Datu orokorrak
Garaiera 4 m
Geografia
Mapspratly.jpg
Koordenatuak 10° N, 114° E / 10°N,114°E / 10; 114Koordenatuak: 10° N, 114° E / 10°N,114°E / 10; 114
Honen parte da West Philippine Sea (en) Itzuli
Estatu burujabea ezezaguna
Lurraldea Kalayaan (en) Itzuli, Trường Sa (en) Itzuli, Kaohsiung, Sabah, Exclusive economic zone of Brunei (en) Itzuli eta Nansha District (en) Itzuli
Ur-gorputza West Philippine Sea (en) Itzuli
Leku geografikoa West Philippine Sea (en) Itzuli

Uharte guztien artean 45etan militarrak bizi dira, bost herrialde ezberdinetakoak: Txina, Taiwan, Vietnam, Filipinak eta Malaysia. Gainera Bruneik eskualde ekonomiko berezia aldarrikatu du hego-ekialdeko eremu batean, Louisa uharrian. Herrialde hauen artean tentsioa dago gatazka hau konpondu artean.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. . Noiz kontsultatua: 2013-05-19.

Kanpo estekakAldatu