Soraya Post

politikari suediarra

Soraya Viola Heléna Post (Göteborg, Suedia, 1956ko urriaren 15a) Europako Parlamentuko kide izan zen politikari suediarra da. Ekimen Feminista eta Sozialisten eta Demokraten Aliantza Aurrerakoia-ren kidea da.[1]

Soraya Post
Soraya Post.jpg
European Parliament logo.svg
Europarlamentaria

2014ko uztailaren 1a - 2019ko uztailaren 1a
Barrutia: Sweden (en) Itzuli
Hautetsia: 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaGöteborg1956ko urriaren 15a (65 urte)
Herrialdea Suedia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Gothenburg (en) Itzuli
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaFeminist Initiative (en) Itzuli

Facebook: sorayapostfi Twitter: sorayapostfi Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Göteborgen jaio zen, 1956an. Bere ama Norvegiako eta Suediako nomada ijitoa zen. Bere aita, judu jatorrikoa, Alemanian jaioa.[2] [3]

Gutxiengo gizatalde nazionalei buruzko lana egin du Västra Götaland eskualdeko justizia eta berdintasun batzordean, ijitoen gaiak ere landu ditu. Göteborgeko Agnesbergs Herri Unibertsitatea sortzen lagundu zuen 2007an.[4] Sveriges Telebistako komisarioa izan da.[5]

2014ko otsailean, bere alderdiko hautagai nagusi gisa aukeratu zuten 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako, Suedia ordezkatuz.[6] [7] 2014ko maiatzaren 25eko hauteskundeetan, Ekimen Feministak, Posta buru, Europako Parlamentuan eserlekua lortu zuen.[8] 2014ko ekainaren 7an, Europako Parlamentuko Sozialisten eta Demokraten Aliantza Aurrerakoiaren Taldean sartu zen.[9]

Suediako historian aitzindaria izan zen hautaketa, izan ere lehen aldiz alderdi politiko baten hautagai irabazlea ijito emakumea baitzen.[10] [11] [12] Post eta Damian Drăghici errumaniarra izan ziren garai hartan ijito jatorria zuten eurodiputatu bakanak.[13] Gerora, beste emakume ijito batzuk eurodiputatu izan dira ere, Viktoria Mohácsi eta Lívia Járóka adibide.

Mendebaldeko Saharari buruzko Europako Parlamentuko Intertaldeko kidea izan zen, eta Nazio Batuen Batzar Parlamentarioa Ezartzeko Kanpainaren aldekoa izan zen, Nazio Batuen erreforma demokratikoaren aldeko kanpaina egiten duen erakundea.[14]

Ijito Herriaren Nazioarteko Egunaren harira, apirilak 8, Bruselan urtero antolatzen den EU Roma Week (Europar Batasuneko Ijitoen Astea) sustatu zuen ere. Astea Europako Parlamentuak, Europako Batzordeak, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak, Europako Kontseiluak, Bruselako Udalak, Europako Parlamentuko hainbat kidek (MEP), Europako Parlamentuko Arrazakeriaren Aurkako eta Aniztasunaren Aldeko Taldea (ARDI) eta gizarte zibileko hainbat erakundeek bultzatutako ekimen desberdinak biltzen ditu.[15]

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu