Sofia Okunevska

mediku, idazle eta feminista ukrainarra

Sofia Atanasivna Okunevska-Moratxevska (ukrainieraz: Софія Атанасiвна Окуневська-Морачевська) (Dovzhanka, 1865eko maiatzaren 12a - Lviv, 1926ko irailaren 24a) mediku, idazle eta feminista ukrainarra izan zen.[1]

Sofia Okunevska

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakСофія Атанасівна Окуневська
JaiotzaDovzhanka (en) Itzuli1865eko maiatzaren 12a
Herrialdea Austriar Inperioa  (1865eko maiatzaren 12a -  1867ko martxoaren 30a)
Cisleithania  (1867ko martxoaren 30a -  1918ko urriaren 18a)
Mendebaldeko Ukrainako Herri Errepublika  (1918ko urriaren 18a -  1923ko martxoaren 14a)
Poloniako Bigarren Errepublika  (1923ko martxoaren 14a -  1926ko otsailaren 24a)
HeriotzaLviv1926ko otsailaren 24a (60 urte)
Hobiratze lekuaLychakiv Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: apendizitisa
Familia
Ezkontidea(k)Waclaw Damian Moraczewski (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaZuricheko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaMedikuntzako doktorea
Hizkuntzakukrainera
alemana
Jarduerak
Jarduerakmedikua, irakaslea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea eta fisikaria

Find a Grave: 237612354 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1865eko maiatzaren 12an jaio zen Sofia, Dovzhanka herrian, Ternopiletik gertu.[2] Bigarren hezkuntzara joateko baimena eman zitzaion, une horretan neskentzat ezohikoa zena, eta 1886an graduatu zen oso nota onekin. Austrohungariar Inperioak unibertsitateetan emakumerik onartzen ez zuenez, 1887an Sofiak eta Natalia Kobrinska koinatak goi-mailako hezkuntzan sartu ziren Suitzan; Kobrinskak ekonomia ikasi zuen eta Okunevskak Zuricheko Unibertsitateko medikuntza fakultatean ikasi zuen. 1896an, unibertsitatean graduatu zen lehen emakumea bihurtu zen,eta Austria-Hungariako Inperioan mediku bihurtu zen.

Ibilbidea aldatu

Lehen doktore ukrainarra izan zen.[3] Hala ere, Sofiak beti izan zituen zailtasunak lana aurkitzeko emakumea izateagatik.

Aldi berean, "Yeryna" ezizenarekin, hiriko bizitzari buruzko historiak argitaratu zituen "La primera corona" antologian, Natalia Kobrinska eta Olena Pchilka emakumeen eskubideen aldeko ekintzaileek argitaratua. Okunevska aktibista publikoa ere izan zen, eta mugimendu feministaren irudi garrantzitsua Europa erdialdeko Galitzian eta Austria-Hungarian.[4][5] Era berean, Ukraina mendebaldeko medikuen lehen sindikatua izan zen "Batzorde Medikoa" sortu zuen.

1890ean Vaclav Moraczewski ikasle poloniarrarekin ezkondu zen eta 1896an bere seme Yuri jaio zen. Urte horretan bertan, anemiaren eraginpean odolean izandako aldaketei buruzko doktore-tesia aurkeztu zuen Okunevskak, eta medikuntzan doktoratu zen. 1898an Eva alaba jaio ondoren, familia Suitzan eta Karlovy Varyn (gaur egungo Txekiar Errepublika) bizi izan zen, Sofía Okunevska Leopoliseko ospitale batean lanean hasi aurretik. Han espezializatu zen ginekologian eta obstetriziako ikastaroak eman zituen. Gainera, Ukrainako terminologia medikoaren hiztegi bat eta hiriko bizitzari buruzko "Arena. Harea!" eta "La suerte familiar en canciones y ceremonias nupcial" obra.[6]

Lehen Mundu Gerran, Okunevskak zauritutako soldadu ukrainarrak artatu zituen. Gerraren ondoren, dibortziatu egin zen Vacdosek desleialtasun bat izan ondoren, eta bere mediku-kontsulta txikia ireki zuen Leopolisen. Eva Moraczewska alabak, Zuricheko Unibertsitate Teknologikoan arkitektura ikasten ari zenak, gurasoak dibortziatu eta hilabete batzuetara bere buruaz beste egin zuen. Horren ondorioz, Sofia depresioan sartu zen, eta pazienteekin eta semearekin baino ez zen komunkatzen, bere izena jarri zioten biloba jaio zen arte.[7] Halaber, Austrohungariar Inperioan minbiziaren aurkako borrokan erradioterapia erabiltzen lehena izan zen.[8]

Okunevska ospitalean hil zen apendizitis zornetsu baten ondorioz, eta Lichakiveko hilerrian lurperatu zuten, Leopolisen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu