Sodio hidroxido

konposatu kimiko

Sodio hidroxidoa (NaOH), sodio hidratotzat edo soda kaustikotzat ere ezagutzen da (ia Latinoamerika osoan, Mexikon eta Espainian). Hidroxido kaustiko bat da (base kimiko moduan batez ere) eta industrian erabiltzen da paper, ehun eta detergente fabrikazioan. Gainera, petrolio-industrian erabiltzen da zulaketa-lohiak egiteko . Etxe mailan asko ezagutzen dira bere erabilgarritasunak, sukaldeen eta bainugelen tutueria hustubideak desblokeatzeko eta etxeko xaboia fabrikatzeko besteak beste.

Sodio hidroxido
SodiumHydroxide.jpg
Formula kimikoaNaOH
SMILES kanonikoa[OH-.[Na+]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
InChl3D eredua
Osatutasodio ioi, hidroxido ioi, hidrogeno, oxigeno eta sodio
Ezaugarriak
Dentsitatea
2,13 g/cm³ (20 °C, solido)
Disolbagarritasuna111 g/100 g (ura, 20 °C)
Fusio-puntua318 °C
Irakite-puntua1.390 °C (760 Torr)
Lurrun-presioa0 mmHg (20 °C)
Masa molekularra39,993 Da
Erabilera
Rolacorrosive substance (en) Itzuli
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
2
0
Denboran ponderatutako esposizio muga2 mg/m³ (8 h, Ameriketako Estatu Batuak)
Esposizioaren goiko muga2 mg/m³ (baliorik ez)
IDLH10 mg/m³
Eragin dezakesodium hydroxide exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyHEMHJVSKTPXQMS-UHFFFAOYSA-M
CAS zenbakia1310-73-2
ChemSpider14114
PubChem14798
Gmelin32145
ChEBI68430
ChEMBLCHEMBL2105794
NBE zenbakia1823
RTECS zenbakiaWB4900000
ZVG1270
DSSTox zenbakiaWB4900000
EC zenbakia215-185-5
ECHA100.013.805
CosIng37890
MeSHD012972
RxNorm9880
UNII55X04QC32I
NDF-RTN0000146255
KEGGD01169 eta C12569

Giro-tenperaturan, airearen hezetasuna (higroskopiko) xurgatzen duen usain gabeko solido zuri kristalinoa da sodio hidroxidoa. Substantzia manufakturatu bat da. Bero kantitate handia askatzen du uretan disolbatzen denean edo azido batekin neutralizatzen denean , nahikoa izan daitekeena material-erregaiak pizteko. Oso korrosiboa da sodio hidroxidoa. Orokorrean, solido egoeran edo % 50eko soluzio moduan erabiltzen da.

ErabilerakAldatu

Sodio hidroxidoa erabiltzen da xaboiak, kolorezko arkatzak, papera, lehergaiak eta petroliozko pinturak eta produktuak fabrikatzeko. Era berean, kotoizko ehunen, garbitegien eta zuriketen, oxidoen estalduren, galvanoplastien eta erauzte elektrolitikoen prozesamenduetan erabiltzen da. Arrunki, hustubideen eta labeen garbigailuetan aurkitzen da. Pinturaren ezabagailu moduan ere erabiltzen da, eta gainera, egurrezko altzarien pintura zaharra kentzeko erabiltzen dute ebanistek.

Mahai olibaren eltzeko tradizionalaren lanketan erabiltzen da, batez ere kamamila eta gordala moduko oliba motetan.

Bere erabilera garrantzitsua da ere Bayer prozesuan aluminioa lortzeko bauxitaren bidez.

Sodio hidroxidoaren gehiengoa kaustifikazio-metodoaren bidez sintetizatu egiten da, hau da, beste hidroxido bat sodioaren gatz oxoazido batzuekin elkartzen da.

Erreakzioaren adibideak erakusten du kaltzio hidroxidoa edo kare hila (kaltzio oxidotik edo kare bizitik eta uretik datorrena) sodio karbonatoarekin elkartzen dela (azido karbonikotik eta sodiotik datorrena) sodio hidroxidoa eta kaltzio karbonatoa eratzeko.

Ca(OH)2 (aq) + Na2CO3 (aq) → 2 NaOH(aq) + CaCO3 (s)

Gaur egun, nahiz eta sodio hidroxidoa sodio kloruroa edo gatzuna moduko soluzio akuoso batekin fabrikatzen den elektrolisi bidez, kloroaren ekoizte-prozesuan erabiltzen den azpiproduktu baten ondorio da ere.

  • Anodo: 2Cl  → Cl2 (gas) + 2e-
  • Katodoa: 2H2O + 2e- → H2 + 2OH

Elektrolisia aurrera doan heinean, kloruro anioiak askatzen dira eta hidroxido ioiengatik ordezkatzen dira. Hidroxido ioiak disoluzioan dauden sodio katioiekin konbinatzerakoan, sodio hidroxidoa eratzen dute. Sodio katioiak ez dira sodio metalikora murrizten bere potentzial baxuagatik.

Metodo tradizionalean, uretan diluituta dagoen soda zati txiki baten soluzio bat erabiltzen da margarina komuna ekoizteko, pretzel bat egiteko eta lutefiska egiteko ere. Lutefiska herri eskandinaviarren janari tradizionala da eta arrainez egiten da.

Kanpo estekakAldatu