Sisebuto
Sisebuto[1] (latinez: Sisebutus) bisigodoen erregea izan zen 612-621 bitartean (621. urtean hila). Gundemarren ondorengoa izan zen. Haren agindupean erromanizazioa eta erlijio katolikoa sustatu ziren eta arrianismoaren kontra borrokatu. Bizantziarren aurka borrokatu zen Iberiar Penintsularen hego-ekialdea eskuratzeko, eta hura lortu ondoren ekialdeko probintzia ere kendu zien, Gibraltarretik Jucar ibairainoko lurraldea. Baskoien eta asturiarren aurka ere borrokatu zen. Jakituria handiko gizona zen, zientzietan jantzia; bi liburu idatzi zituen, San Desiderioren bizitza eta Astronomicon (hirurogei hexametroko poema). 616. urtean juduei erlijio katolikoa hartzeko aukera eman zien, bestela erbesteratzeko mehatxupean. IX. mendeko idatzi baten arabera (Cronica de Moissac), 90.000 judu inguru bataiatu ziren, eta beste askok Galiara alde egin zuten.
Sisebuto | |||
---|---|---|---|
612 - 621 ← Gundemaro - Rekaredo II.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 565 | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Toledo, 621eko otsaila (55/56 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa, idazlea eta biografoa |
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sisebuto |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Gundemar |
Bisigodoen erregea 612-621 |
Ondorengoa Rekaredo II.a |