Ireki menu nagusia

Simphiwe Dana (Gcuwa, 1980ko urtarrilaren 23a) Hegoafrikako abeslaria da, xhosa jatorrikoa[1]. Musika tradizionala jazzarekin, afro-soularekin eta raparekin elkartzen ditu eta "Miriam Makeba berria" kontsideratu izan da[2].

Simphiwe Dana
Simphiwe Dana Wien2007b.jpg
Bizitza
Jaiotza Butterworth1980ko urtarrilaren 23a (39 urte)
Herrialdea  Hegoafrika
Heriotza  (39 urte)
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta musikagilea
Lantokia(k) Johannesburgo
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm2514547
www.simphiwedana.com/
Simphiwe Dana, 2016an.

BiografiaAldatu

Transkei bantustaneko Gcuwa herrian jaio zen, Hegoafrikaren hego-ekialdean. Aita predikadorea zuen eta haurtzaroan elizan abestu zuen, hala abesbatzan nola gospel taldean ere.

Wits Technikon ikasketak egitera Johannesburgora joan zen eta 2002 urtean bertako club txikietan hasi zen abesten[1]. 2004 urtean Zandisile diskoa plazaratu zuen eta arrakasta handia izan zuen[2]. Hegoafrikako musika sarietan "artista berri onenaren saria" eta "jazz diskorik onenaren saria" eskuratu zituen[1]. Bigarren diskoak ere arrakasta handia izan zuen eta The One Love Movement On Bantu Biko Street abestiari esker "emakumezko artistarik onenaren saria" eskuratu zuen[3].

2005 urteko irailean, kontzertu batetik bueltan zetorrela, auto istripu larria izan zuen. Haurdun zegoen arren arazorik jabe jaio zen haurra. Hurrengo urteetan bere amatasunaz gozatzeko hautua egin zuen, musika munduko jarduerak nabarmen gutxituz.

2010 urtean Kulture Noir diskoa atera zuen eta urte berean bere abestirik onenak biltzen zituen zuzeneko diskoa plazaratu zuen. 2014 urtean beste diska bat atera zuen, Firebrand. Afrikatik kanpora, Europako "munduko musikak" jaialdietan ere sarri ematen ditu kontzertuak.

DiskografiaAldatu

  • Zandisile (2004)
  • The One Love Movement On Bantu Biko Street (2006)
  • Kulture Noir (2010)
  • An Evening with Sipmhiwe Dana Live in Concert (2010) - bilduma eta zuzenekoa
  • Firebrand (2014)

SariakAldatu

  • Hegoafrikako Musika Sariak:
    • 2005: Artista berri onenaren saria
    • 2005: Zandisile jazz diskorik onenaren saria
    • 2007: Emakumezko artistarik onenaren saria

AktibismoaAldatu

2015 urtetik aurrera Amnistia Internazionalaren enbaxadorea da[4].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c (Ingelesez) «Simphiwe Dana | Biography & History» AllMusic . Noiz kontsultatua: 2019-01-10.
  2. a b «Memoir, Biography & True Crime: A Renegade called Simphiwe» www.jacana.co.za . Noiz kontsultatua: 2019-01-10.
  3. (Ingelesez) Jackman, Robert «BBC - Music - Review of Simphiwe Dana - The One Love Movement on Banto Biko Street» www.bbc.co.uk . Noiz kontsultatua: 2019-01-10.
  4. «#AfricaNot4Sale: Simphiwe Dana For Amnesty International» WaAfrika Online . Noiz kontsultatua: 2019-01-10.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Simphiwe Dana