Simeon Estilita (asiriera klasikoz: ܫܡܥܘܢ ܕܐܣܛܘܢܐ‎ šamʻun dasṯonáyá, antzinako grezieraz: Συμεὼν ὁ στυλίτης Symeon Stylites, arabieraz: سمعان العمودي‎ semaan al aamoudi ) (Sis, c. 388 – Qalaat Semaan, 459ko irailaren 2a) kristau aszeta izan zen.

Simeon Estilita

Bizitza
JaiotzaKozan (en) Itzuli, 389
Herrialdea Siria
HeriotzaChurch of Saint Simeon Stylites (en) Itzuli459ko irailaren 2a (69/70 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakAsiriera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmonjea eta estilita
Santutegia
irailaren 1 eta Uztailaren 27
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Zilizioaren asmatzailetzat jotzen da.

Bizitza aldatu

Hogeita hamar urte zituela, eremitismoaren molde berria abiarazi zuen Siriako basamortuan: estilitismoa, zutabe baten gainean penitentzia egiten bizitzea. Gisa horretan 40 urte inguru eman zuen 30 m garai zen eta metro bateko diametroa zuen zutabe baten gainean. Behin, aingeru batek suzko gurdi batean zerura eramateko zetorrela ikusi uste izan zuen eta, gurdian sartzeko oin bat altxatua zuela, ikuspena suntsitu zen; tentazioan erortzekotan egon izanagatik bere burua zigortzearren, hil artean postura hartan gelditzea deliberatu zuen. Urtebete geroago hil zen. Simeonen eraginaz eta haren eredura beste zenbait estilita barreiatu ziren Siriako eta Tebaidako basamortuan zehar, nor bere zutabean, Simeon Gaztea, Lukas eta Daniel santuak eta San Alipio, besteak beste.

Erreferentziak aldatu