Symphalangus syndactylus

Siamang» orritik birbideratua)

Symphalangus syndactylus edo Siamang Symphalangus generoko animalia da, genero horretako bakarra. Primateen barruko Hylobatidae familian sailkatuta dago. Malaysia, Thailandia eta Sumatran bizi dira. Hylobatidaeren artean dagoen simiorik handiena da, ia-ia txinpanze baten tamainakoa. Metro bateko altuera izan dezakete eta 25 kg.ko pisua.

Symphalangus syndactylus
Iraute egoera

Galzorian  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaHylobatidae
GeneroaSymphalangus
Espeziea Symphalangus syndactylus
Raffles 1821[2]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia232 egun

Siamanga berezia da bi arrazoi direla eta. Lehenengoa da oineko bi behatz fusionaturik dituela. Bigarrena da lepoan duen "zakua", bakarrik arretan, puztu dezakeena buruaren tamainararte eta horrekin oihu handiak bota. 25 kromosoma pare dituzte zelula diploidetan.

Gaur egun bi azpiespezie ezagutzen dira Symphalangus syndactylus syndactylus eta Symphalangus syndactylus continentis. Hylobates agilis eta Hylobates larekin batera bizi da, eta horrek berezia egiten du Hylobatidae guztien artean, beste espezie batekin bizi den bakarra delako.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
  2. Raffles. (1821). 13 Trans. Linn. Soc. Lond., 241 or..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu