Shiretoko penintsula
Shiretoko penintsula (japonieraz: 知床半島 Shiretoko-hantō ) , Japoniako Hokkaido uhartearen ekialdean dagoen penintsula ezaguna da, bertan dagoen Parke Nazionala 2005ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Shiretoko penintsula | |
---|---|
| |
Geografia | |
Kokapena | Hokkaido |
Azalera | 1.230 km2 |
Punturik garaiena | Rausu mendia |
Politika | |
Herrialdea | Japonia |
Gizartea |
Geografia aldatu
Penintsulan hainbat sumendi daude Chisima eremu bolkanikoaren parte baita. Mendirik garaiena Rausu mendia (1.66am) da, baina aipagarriak dira Iō (1.562m), Unabetsu (1.419m) eta Shiretoko (1.254m) ere.
Penintsularen mendebaldean Okhotskeko itsasoa dago eta ekialdean berriz Ozeano Barea. Parean Kinashir uhartea dago, Japonia eta Errusiak berentzat eskatzen dutena eta ondoren Kuril uhartedia, hau ere Errusiarena izan arren Japoniak berarentzat eskatzen duena.
Klima aldatu
Oyashio itsaslasterrak ekiladeko kostaldea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du, ura eta klima nabarmen hoztuz. Udak motzak izaten dira eta neguak luzeak Shiretoko penintsulan. Mendiak zuri egoten dira irailetik ekainera eta itsasoa izoztua ikustea ere ohikoa izaten da.
Flora eta fauna aldatu
Japoniako hartz arrearen populazioa handiena bertan dago. Itsasoan zetazeoak izaten dira, 13-14 espezie, ezagunena orka. Kostaldean ugariak dira fokak ere.
Baso hostoerorkor epela eta koniferak nahasten dira paisaian. Zuhaitz ohikoenak Sahalin izeia, Ermanen urkia eta Mongoliako haritza dira. Siberiako pinu nanoak ere ikusten dira mila metrotatik gora.
Banaketa administratiboa aldatu
Penintsula bi suprefeturatan banatzen da, mendebaldeko kostaldea Abashiri suprefeturari dagokio eta Utoro da alde honetako herri handiena, ekialdea aldiz Nemuro suprefeturak kudeatzen du eta Rausu da herri nagusia.
Turismoa aldatu
Bale ikuskatzeak turista ugari erakartzen ditu, bai eta Parke Nazionalaren paisaia isolatuak ere.
Iruditegia aldatu
-
Shiretokoko bost aintzirak.
-
Chasikotsu lurmuturra.
-
Rausu mendia (1.660 m).
-
Iō mendia (1.562 m).
-
Utoro.
-
Rausu.