Shehri hizkuntza

Shehri (baita Jibbali; euskaraz: "mendietako hizkuntza") Omango Dhofar alderdiko mendialdean mintzatzen den hizkuntza semitikoa da, Hegoko arabikoaren adarrekoa[1].

Shehri
Datu orokorrak
Hiztunak25.000 inguru
EskualdeaDhofar, Oman
UNESCO sailkapena4: arrisku larrian
Araugileaez du
Hizkuntza sailkapena
Afro-Asiar hizkuntzak

 Semitar hizkuntzaka
  Mendebaldeko Semitar
    Hegoaldeko Semitar
     Hego Arabiar hizkuntza modernoak

      Shehri
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3shv
Ethnologueshv
Glottologsheh1240
UNESCO1962
IETFshv
Endangered
Languages Project

5367

1993an egindako erroldaren arabera, 25.000 shehridun inguru ziren. hauek Dhofar probintziako Salalah inguruko mendialdean bizi ziren arabiarrak ez diren tribukoak dira. 1962 eta 1975 artean Hego Yemengo gobernu marxistaren aurka matxinatu zirenen hizkuntza (Dhofarreko matxinada) zelako ospea lortu zuen[2].

Hizkuntza Geblet, Sheret, Sehri, Shahari, Jibali, Jibbali, Ehkili edo Qarawi izenez ere ezaguna da.

Shehrik honako dialektoak ditu:

  • Mendebaldeko Jibbali
  • Erdialdeko Jibbali
  • Ekialdeko Jibbali

Oman eta Yemengo Hego Arabiar hizkuntza modernoen hiztun asko bezalaxe, Shehri hiztun asko, gizonak bereziki, elebidunak dira, arabierazko Dhofari dialektoaz mintzatzen dutelako. Gainera, ahozko hizkuntza da eta ama hizkuntzaz dutenek ezin dute idatzi.

Lehen azaldu den bezala, etorkizun iluna du shehrik. Hala ere bere hiztunen Jibbali harrotasunak eta independentziarekiko zaletasunak hizkuntzaren indarra emateko laguntzen dute[3].

Omango biztanleriak, Jibbali edo arabiarra, tribuen artean banatuta dago, baita Shehri hiztunak ere. Hauek tribu ez arabiarretan- Qara (baita Ehkeló, Ahkló deitua)- eta arabiarretan -Shahra (Sheró, Shahara), Barahama, Bait Ash-Shaik eta Batahira- banatuta daude.

ErreferentziakAldatu

  1. Ethnologueko Shehri sarrera
  2. Jeapes, Tony (1980). "SAS Operation Oman". William Kimber. ISBN 0-7183-0018-1.
  3. Gardiner, Ian (2006). "In the Service of the Sultan". Pen and Sword Military. ISBN 1-84415-467-X

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.