Shaoang Liu (txinera sinplifikatuz: 刘少昂; pinyinez: Liú Shào'áng) (Budapest, 1998ko martxoaren 13a)[1], patinatzaile hungariarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan lau domina eskuratu ditu.

Shaoang Liu

(2017)
Bizitza
JaiotzaBudapest1998ko martxoaren 13a (26 urte)
Herrialdea Hungaria  (1998 -
 Txinako Herri Errepublika  (2022 -
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakhungariera
txinera
Jarduerak
Jarduerakpista laburreko abiadura patinatzailea
Pisua78 kilogramo
Altuera182 zentimetro

Facebook: shaoangliu Instagram: liushaoang Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

Aita txinatarra eta ama hungariarra ditu. Anaia zaharragoa den Shaolin Sandor Liu ere patinatzailea da eta txapeldun olinpikoa izan zen 2018an.

Shaoang Liuk 2017an Munduko gazte mailako txapelketan urrezko lau domina eskuratu zituen Innsbrucken[1]. Ordurako helduen mailan hainbat domina lorturikoa ere bazen.

2018ko Pyeongchandeko Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen 5.000 metro errelebotako proban.

2021ean Dordrecht-en jokaturiko Munduko txapelketatan urrea lortu zuen 500 metrotan eta zilarra 1.000 m eta 5.000 m errelebotan eta ondorioz Orotako sailkapenean txapelduna izan zen[2].

2022ko Pekingo Jokoetan hiru domina eskuratu zituen, urrezkoa 500 metrotan[3] eta brontzezkoak 1.000 m eta 2000 m errelebotan[4].

Txapelketak

aldatu
Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   5.000 m erreleboak
2022 Pekin (  Txina)   500 m banaka
2022 Pekin (  Txina)   1.000 m banaka
2022 Pekin (  Txina)   2.000 m errelebo mixtoa
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Mosku (  Errusia)   5.000 m erreleboak
2016 Seul (  Hego Korea)   1.500 m banaka
2016 Seul (  Hego Korea)   500 m banaka
2017 Rotterdam (  Herbehereak)   1.000 m banaka
2017 Rotterdam (  Herbehereak)   5.000 m erreleboak
2021 Dordrecht (  Herbehereak)   Orotako sailkapena
2021 Dordrecht (  Herbehereak)   500 m banaka
2021 Dordrecht (  Herbehereak)   1.000 m
2021 Dordrecht (  Herbehereak)   5.000 m erreleboak
Europako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Dordrecht (  Herbehereak)   5.000 m erreleboak
2016 Sotxi (  Errusia)   5.000 m erreleboak
2017 Turin (  Italia)   1.000 m banaka
2017 Turin (  Italia)   1.500 m banaka
2018 Dresden (  Alemania)   5.000 m erreleboak
2019 Dordrecht (  Herbehereak)   500 m banaka
2019 Dordrecht (  Herbehereak)   5.000 m erreleboak
2019 Dordrecht (  Herbehereak)   500 m banaka
2019 Dordrecht (  Herbehereak)   1.500 m banaka
2020 Debrecen (  Hungaria)   Orotako sailkapena
2020 Debrecen (  Hungaria)   1.500 m banaka
2020 Debrecen (  Hungaria)   500 m banaka
2020 Debrecen (  Hungaria)   1.000 m banaka

Errekorrak

aldatu

Honako errekor hauek lortu ditu:[1]

Proba Errekorra Data Tokia
500 m 39.699 2018ko azaroaren 11n Salt Lake City (  AEB)
1.000 m 1:23.021 2016ko abenduaren 18an Gangneung (  Hego Korea)
1.500 m 2:09.244 2021eko azaroaren 25ean Dordrecht (  Herbehereak)
3.000 m 4:46.026 2019ko urtarrilaren 13an Dordrecht (  Herbehereak)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «ST - Person Bio» www.isu.html.infostradasports.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  2. «Mundial de short track 2021 (Dordrecht, Holanda) - Shaoang Liu y Suzanne Schulting los mejores del campeonato - Historia Deportiva» www.historiadeportiva.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  3. (Hungarieraz) «Liu Shaoang kitűnő versenyzéssel olimpiai bajnok 500 méteren» telex 2022-02-13 (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  4. (Hungarieraz) Barnabás, Palotai. (2022-02-05). «Olimpiai bronzérmes a magyar short trackes vegyes váltó!» index.hu (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).

Kanpo estekak

aldatu