Shan (herria)

Shan etnia» orritik birbideratua)

Shan[1] (shaneraz: တႆး; birmanieraz: ရှမ်းလူမျိုး; thailandieraz: ไทใหญ่ edo ฉาน; txinera tradizionalez: 掸族 edo 傣族; pinyinez: Dǎizú) Asiako hego-ekialdeko talde etniko bat da. Myanmarreko ekialdean bizi dira gehien bat, baita Kanbodia, Thailandia, Vietnam, Laos eta Txinan ere. Sei bat milioi dira gaur egun. Laborariak dira gehienak, eta erlijioz budistak.

Shan

Shan etniako emakumea
Biztanleak guztira
6.000.000 (estimazioa)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Myanmar, Txina (Yunnan), Thailandia, Laos
Hizkuntza
Shanera
Erlijioa
Theravada budismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Thai

Hizkuntza aldatu

Thai familiako hizkuntza batean mintzo dira, shan hizkuntza edo shanera. Gainerako thai hizkuntzak bezala, silababakarra da. 1955ean zehaztu zen shan hizkuntzaren ortografia batua.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .