Shaka Virgokoa Europan Zodiakoko Zaldunak bezala ezagutzen den Saint Seiya manga eta animeko pertsonaietako bat da. Virgoko urrezko zalduna da. Saga Geminiskoak, Shura Kaprikorniokoak eta Camus Akuariokoak jaurtitako Atenea Deiadarraren ondorioz bere zortzigarren zentzua itzartu zuen Areto Bikian, deiadar horren ondorioz hilez. Patriarkak berak eta bere kideek jainkoengandik gertuenekotzat hartzen dute, ziuraski, urrezko zaldunik boteretsuena bihurtzen duena, bere indarraren froga bat berak bakarrik botere handiko beste 3 urrezko zaldunen aurka borrokatzeko ahalmena delarik: jada aipaturiko Saga Geminiskkoa, Shura Kaprikorniokoa eta Camus Akuariokoa.

Shaka Virgokoa
Argitalpena
SortzaileaMasami Kurumada
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HerrialdeaIndia
Sexuagizonezkoa
Jardueragudaria
Bestelakoak
EtsaiakGod Warriors (en) Itzuli

Biografia aldatu

G atalean aldatu

Lehen aldiz Patriarkarekin Aioria Leokoaren portaerari buruz hizketan agertzen da. Hortik aurrera agerpen laburrak ditu, non beste zaldunekin harremana duen eta Aioriarekin eztabaida bat baino gehiago duen. Prox Kyanosekoak Santutegia inbaditzen duenean, Shaka da zaldun hau geldiarazten saiatzen dena, baina Death Mask Kantzerrekoak bere tenpluraino pasatzen uzteko agintzen dio.

Pizti mitikoak itzartzean Shakak Patriarkari bere kosmosa botere gorenean eztandarazteko ideia adierazten dio, hala munstro guztiak harrapatuta mantentzeko. Bere kosmosa eztandarazteko Shakak erabat babesgabe egongo den denbora batez meditatu beharko du. Inork hil ez dezan, Aioria Leokoa bidaltzen dute Shaka babestera eta honek Ceorekin borrokatzen du bere bizitza propioa arriskuan jarriz hala Virgoko Zalduna salbatzeagatik. Borroka amaitu ondoren Brontes Merakoa eta Anemos Leucotesekoa erraldoiek Aioria hilko zuten Shakaren bapateko agerpenagatik izan ez balitz, bere Tenma Kofoku teknikarekin erraldoiak hil zituena.

12 etxeen aurretik aldatu

Mangan, Shaka, lehen aldiz, Ikki Fenixekoaren aurrean agertu zen, dirudienez, honengatik interes berezia duelarik, bereziki honen botereagatik, honek Fenixaren bere armajantzia Jango eta bere zaldun beltzak garaitu ondoren.

Aurrez aurre topo egitean, Fenixak haserre Shaka erasotzen du honen aldetik jasaten duen gutxiespenaren ondorioz, baina Virgoko urrezko zaldunak arazorik gabe jaso zuen Ikkiren erasoa eta larriki zauritua geratu zen hau Shakaren Kahn teknikarekin. Baina, Fenixeko zalduna hiltzerako orduan, Shakak bizia barkatu eta bere oroimena ezabatu zuen borroka horretatik berriz topo egiten duten arte. Beranduago, Patriarkaren gelan, Arles eta Aioria Leokoaren arteko borrokan parte hartzen du. Horretan, Shaka agertu eta Leoko zaldunarekin borrokatzen du. Hau da urrezko zaldunen arteko lehen borroketako bat, mila eguneko gerra bezala borrokatzeko zorian egon zena, soilik Maisu Handiak Aioria Leokoaren burua bere Satan Inperial teknikarekin kontrolatzen zuela.

12 etxeetan aldatu

Seiya Pegasokoa, Shiryu Dragoikoa eta Shun Andromedakoa, eragotzi ezinik, Shakaren boterepean erori ziren Virgoko zaldunaren etxera iristean, eta hilak izango ziren eurak salbatzeko iritsi zen Ikki Fenixekoari esker izan ez balitz. Bi zaldunek borroka gogor bat izan zuten. Hasieran, Ikki Shakak Sei Samsararen bidez kontrolatzen dituen sei munduetara bidalia izan zen. Shakak Ikki modu horretan garaitzerik ez dagoela ohartzean, Tenbo Horin teknika erabili eta bere zentzumen guztiak kentzea erabaki zuen.

Baina Ikki Shakaren eraso hau bi ahoko arma bat dela ohartzen da, erabiltzeko, Shakak begiak ireki behar baititu. Shakak begiak itxita mantentzen dituenean bere kosmos guztia kontzentra dezake. Begiak irekitzean, Shakak bere botere guztia askatzen du, eta, beraz, Ikki zentzumen guztiak kentzen uzten da hala bere zazpigarren zentzua itzartu eta Shaka garaitzeko. Hasieran, biak Ikkik bere boterearekin sortutako eztanda batean hil zirela uste izan zen. Baina benetan, biak unibertso paralelo batean harrapatuta geratu ziren, hortik Mu Ariesekoak salbatu zituelarik, Shakak ezin baitzuen dimentsio horretatik itzuli. Borroka honetan Shakak jokaera aldaketa bat erakusten du, Atenearen aliatu bihurtuz.

Asgarden eta Poseidonen aldatu

Saga honetan Shaka Virgokoa 12 etxeen sagatik bizirik irten ziren beste lau urrezko zaldunekin (Mu Ariesekoa, Aldebaran Taurokoa, Aioria Leokoa eta Milo Eskorpiokoa) Santutegia babesten agertzen da eta ez du partehartze aktiborik.