Aldebaran Taurokoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiyako pertsonaia bat da. XX. mendean Tauruseko urrezko zalduna da. Gainontzeko urrezko zaldunak baino garaiagoa eta gorpuzkera handiagokoa da.

Aldebaran Taurokoa
Argitalpena
SortzaileaMasami Kurumada
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HerrialdeaBrasil
Sexuagizonezkoa
Jardueragudaria
Bestelakoak
EtsaiakGod Warriors (en) Itzuli

Historia aldatu

Hamabi Etxeetan aldatu

Bere lehen agerpena, jatorrizko istorioan, Hamabi Etxeetako sagan da. Brontzezko zaldunek hamabi etxeetan duten lehen aurkaria da, Mu Ariesekoak, behin euren armajantziak konpondu ondoren, bere tenplutik igarotzen utzi ondoren. Shiryu Dragoikoa, Shun Andromedakoa eta Hyôga Beltxargakoak erasotzen diote, baina berehala kentzen ditu gainetik Tauroko urrezko zaldunak. Ondoren, Seiya Pegasokoaren aurka borrokatzen du, eta, hasieran nagusi bada ere, azkenean Seiya da garaile, Aldebaranen erasorik boteretsuena den Adar Handia geldiaraziz, eta, era berean, urrezko armajantziko kaskoko adar bat moztuz. Honen ondoren, lau brontzezko zaldunek Geminiseko Tenplurantz jarraitzen dute.

Poseidonen Sagan aldatu

Poseidonen sagan, santutegiko sagaren jarraipen ofiziala dena, Aldebaranek Sorrento Sirenakoaren aurka borrokatzen du, baina Poseidonen generalak urrezko zalduna garaitzen du, armajantzia deseginez.

Hadesen Sagan aldatu

Jatorrizko istorioaren amaiera den Hadesen sagan Nioberen aurka borrokatzen du, eta bere aurreko borroketan bezala, galtzaile irteten da. Baina garaiko gainontzeko urrezko zaldunekin elkartzen da Aieneen Harresia suntsitzeko eta brontzezko zaldunei hauen betebeharra betetzen laguntzeko. Honen ondoren, Aldebaran, gainontzeko urrezko zaldunak bezala, hil egiten da.

Teknikak aldatu

  • Adar Handia: Eraso hau ezpatarekin eginiko eraso eta defentsako mugimendu batean oinarritua dago. Eskuak aurrean luzatzen ditu eta bere teknika jaurtitzen.

Kanpo estekak aldatu