Camus Akuariokoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animeko pertsonaia bat da. Aquariuseko urrezko zalduna da. Mangan Hyôga Cygnusekoaren irakasle zuzena da, animean, brontzezko zaldun honen irakaslea Kristalezko Zalduna den bitartean. Urrezko zaldun honen borroka teknikak izotzarekin lotutakoak dira, eta hauek erakutsi zizkion Hyôgari. Brontzezko zaldun honen amaren heriotzaren arduraduna ere bada. Izaeraz, hotza da.

Camus Akuariokoa
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HerrialdeaFrantzia
Sexuagizonezkoa
Bestelakoak
IkasleakCrystal Saint (en) Itzuli
Superbotereatelekinesia
EtsaiakGod Warriors (en) Itzuli

Partehartzea aldatu

Jatorrizko istorioan bere lehen partehartzea Hamabi Etxeen sagan da. Librako tenpluan agertzen da. Hyôga, Saga Geminisekoaren Beste Dimentsio bat erasotik itzuli ondoren, Librako tenpluan agertzen da, eta han bere irakasle den Camusekin topo egiten du. Une horretan, Hyôgak oraindik bere amaren oroitzapena du, eta Camusek hain sentimentala ez izateko esaten dio. Biek elkarren aurka borrokatzen dute eta Camusek garaitzen du, Hyôga kristalezko zerraldo baten ehortziz. Gainontzeko brontzezko zaldunak hara iristean euren laguna ehortzita ikusten dute. Shiryu Dragoikoak Librako armajantziko ezpata bat erabili zuen Kristalezko Zerraldoa hautsi eta Hyoga salbatzeko. Shun Andromedakoa Hyogaren gainean jarri zen bere kosmoenergiaren zati bat eman eta Cygnuseko zalduna salbatzeko.

Bigarren agerpena saga berean da, baina Hyôga, Shun eta Seiya, euren laguna den Shiryu Shura Kaprikorniokoaren aurka borrokan utzi ondoren Aquariuseko tenplura iristen denean da. Shunek eta Seiyak aurrera jarraitzen dute, Pisciseko etxerantz, Hyôga, bigarren aldiz, bere irakaslearen aurka borroka egiten geratzen den bitartean. Denbora gehienean Camus joan zen garaitzen, baina, azken unean, Hyôgak, Zazpigarren Zentzua garatuz, bere irakaslea egiten hasi zen Aurora Exekuzioa teknika kopiatuz, Camus garaitzea lortzen du.

Gainontzeko urrezko zaldunen kasuan bezala, bere azken parte-hartzea Hadesen sagan izan zen, Aieneen Harresia suntsitzeko elkartu zirenean, guztien kosmoenergia Aiorosen gezian jarriz eta, azkenean, harresia suntsituz.

Zenbait alditan Hyogari Aquariuseko armajantzia bidali zion, Poseidonen sagaren amaieran kasu.

Teknikak aldatu

  • Diamante Hautsa: Teknika honetan zaldunak dantza moduko bat egiten du, besoak beltxargaren hegoak bezala mugituz, airera bi ukabilkada botaz eta, azkenean, eskuak elkartu eta teknika jaurtiz.
  • Aurora Exekuzioa: Aquariuseko zaldunen teknikarik boteretsuena. Kasu honetan, zaldunak eskuak bere buru gainean elkartzen ditu eta, jaurti aurretik, bere aurrean jartzen ditu.

Kanpo estekak aldatu