Ireki menu nagusia

Masami Kurumada (1953ko abenduak 6) japoniar mangaka bat da. Bere lanik arrakastatsuena 1986 eta 1990 bitartean idatzi eta marraztutako Saint Seiya da. Hala ere, ospea lortu zuen bere lehen lana Ring ni Kakero izan zen. Gaur egun, Saint Seiyaren jarraipen ofiziala den Saint Seiya Next Dimension idazten eta marrazten ari da. Lan honek, oraingoz, 81 atal ditu argitaratuta. Era berean, Saint Seiyaren munduko beste lan batzuk ere gainbegiratu ditu. Horien artean The Lost Canvas dago, Shiori Teshirogik sortua.

Masami Kurumada
Bizitza
Jaiotza Tsukishima Itzuli1953ko abenduaren 6a (66 urte)
Herrialdea  Japonia
Hezkuntza
Hizkuntzak japoniera
Jarduerak
Jarduerak mangaka eta kanta-idazlea
Lan nabarmenak Saint Seiya
Ring ni Kakero Itzuli
Fūma no Kojirō Itzuli
B't X Itzuli
IMDb nm1030700
kurumadapro.com/

Saint Seiyaren garapenaren prozesuaAldatu

Hasiera baten, istorioa karatea praktikatzen zuen mutil bati buruzkoa izango zen, eta ez zegoen Saint Seiyaren ezaugarrietako bakar bat ere. Gero, behin Saint Seiyaren lehen ezaugarrietako bat garatu zenean, hasiera baten, istorio guztia Japonian gertatzea pentsatu zuen, baina iritzi aldatu eta mendebaldetar kutsuko istorio bat sortzea erabaki zuen, hartarako Grezia eta bertako mitologia oinarri hartuz. Baina oraindik ez zegoen armajantzirik, eta, hasieran, borrokarien jantziak monje budisten antzeko jantziak izango ziren, baina armajantziengatik aldatzea erabaki zuen. Bere azken erabakia mangaren izenburua izan zen. Lehenik Rin Galaxiakoa izatea pentsatu zuen, bere aurreko arrakastari erreferentzia bat eginez, baina, azkenean, Saint Seiya izan zen.