Seiya Pegasokoa Masami Kurumadak sortutako manga eta animea den Saint Seiyako protagonista nagusia da. Hasiera batean, Kurumadak Seiyari Rin izena eman behar zion, bere manga Ginga no Rin (Rin Galaxiakoa) deitzeko asmoa baitzuen, baina azkenean Seiya deitzea erabaki zuen. Kurumadak oinarri bezala Ryuji Takane hartu zuen, bere aurreko arrakasta izan zen Ring Ni Kakeroko protagonista.

Seiya Pegasokoa
Saint Seiya universe (en) Itzuli
Argitalpena
SortzaileaMasami Kurumada
Ageri den obrak
Datu biografikoak
JaiotzaJaponia1973ko abenduaren 1a
HerrialdeaJaponia
Sexuagizonezkoa
Garaiera165 cm
Pisua53 kg
Jardueraezpataria
Familia
Anai-arrebak
Bestelakoak
IrakasleakMarin Aquilakoa

Mangan zein animean, Seiya Pegasoko zalduna da, Atenea jainkosaren babeslerik ausartena eta egoera zein den inporta gabe sekula amore ematen ez duena, gudu baten erortzen den bakoitzean altxatzen ohitua. Aro mitologikoan Hades zauritzea lortu zuen eta aurreko gerra santuko Pegasoko santua izan zen Tenmaren berraragitzea da. Izan ere, Pegasoko zalduna beti da bera berraragitze guztietan eta jatorrizko mangaren jarraipen ofiziala den Saint Seiya Next Dimensionen.

Historia aldatu

Seiya Mitsumasa Kidoren ehun seme-alabetako bat da, Graude fundazioak barne hartu zuena, bere arreba Seikagandik banandua izan zelarik. Gerra santu berri bat hasteko puntuan zegoela eta, Greziara bidalia izan zen Pegasoren armajantzia lortzeko. Han, Marin Aquilakoak entrenatu zuen eta, Pegasoren armajantzia lortzeko borrokan Shaina Ofiuchusekoak entrenatutako Kassiosen aurka borrokatu behar izan zuen. Hasieran Kassios nagusitzen hasi bazen ere, azkenean Seiyak irabazi zuen, Pegasoren armajantzia lortuz. Handik gutxira, Sagitariusen armajantzia saritzat zuen Lehiaketa Galaktikoan Shiryu Dragoikoaren aurka borrokatu zuen, eta, nahiz eta denbora guztian Shiryu nagusitzen aritu zen arren, une baten bere aurkariaren puntu ahulaz ohartu zen eta hantxe eraso zion, bere aurkariaren bihotz taupadak geraraziz. Horretaz ohartuta, erizainek Shiryu zeramatenean, eta honen bikote zen Shunreiren begiradapean, Seiyak beste kolpe bat eman zion Dragoiko zaldunari, honen bihotza berriz martxan jarriz eta salbatuz.

Zaldun Beltzen aurka aldatu

Lehiaketa Galaktikoa amaitu baino lehen Ikki agertzen da, Shun Andromedakoaren anaia, eta, bere zaldun beltzekin batera, Sagitariuseko urrezko armajantzia lapurtzen du, une batez armajantzia jantziz, baina Seiyak Ikki erasotzen du eta armajantzia sakabanatzen du, Ikkiren morroiek hartuz armajantziaren zati guztiak. Seiyak, Shun Andromedakoa, Shiryu Dragoikoa eta Hyôga Beltxargakoarekin batera, Sagitariuseko urrezko armajntzia osatzen zuten bederatzi zatietako lau berreskuratu zituzten Ikkiren morroien aurka borrokatu ondoren. Ondoren, falta ziren bost zatiak berreskuratzeko, lau zaldun beltzen aurka borrokatu behar izan zuten, Seiyari Pegasoko zaldun beltzaren aurka borrokatzea suertatu zitzaiolarik. Lau borroka horien ondoren, Seiyari eta bere lagunei armajantziko kaskoa berreskuratzea baino ez zaie geratzen, Ikki Fenixekoaren esku zegoena. Hasieran, Hyôga da Ikkiren aurkaria, eta honek bere Mamu Ukabil teknikarekin erasotzen du, baina Hyogak teknika itzultzea lortzen du. Azkenean, Seiyaren eraso baten ondoren, Ikki lurperatua geratzen da eta armajantziaren kaskoa berreskuratzen du.

Hamabi Etxeetan aldatu

Seiya, Hyôga, eta Shun Saori Kido-Atenearekin batera santutegira hegazkinean iristen dira. Iristean, lehendabizi Shiryurekin topo egiten dute, eta, jarraian, itxura batean gidari bat izango litzatekeen norbaitekin, baina, azkenean, Geziko zalduna bezala agertzen dena. Honek Seiya eta bere lagunak erasotzen ditu itxura batean ilusiozkoak diruditen geziekin, baina horietako bat benetakoa da eta Saori-Atenearen bihotzean sartzen da. Geziko zaldunak Atenea salbatu nahi badute, hamabi ordu baino ez dituztela esaten die, eta hala, lau zaldunak lehen etxera abiatzen dira, Ariesekora.

Bertan Mü Ariesekoarekin eta honen ikasle den Kikirekin topo egiten dute. Seiya Mü erasotzen saiatzen da Arieseko urrezko zaldunak pasatzen ez diela uzten ikustean, baina honek berehala bidaltzen du airean. Berehala, Arieseko zaldunak brontzezko lau zaldunei hauen armajantziek dituzten kalteak erakusten dizkie, eta hauek, armajantziak konponduko ote dizkietan galdetzen die. Armajantziak kentzen dituzte eta Mük armajantziak konpontzeko ordu bete beharko duela esaten die. Lau zaldunak hantxe geratu behar dute zain, Arieseko zaldunak brontzezko lau zaldunen armajantziak konpontzen dituen arte. Ordu bete igarota, berriz armajantziak jantzi eta aurrera egiten dute.

Atenea salbatzeko azkarrago ibiltzeko Seiya Taurusen etxean geratzen da, bere hiru lagunak Geminiko etxera aurreratzen diren bitartean. Bertan, Seiyak Aldebaran Taurusekoarekin topo egiten du. Honek brontzezko zaldun batek urrezko baten aurka ezer ezin duela esaten dio, eta biak borrokan hasten dira. Aldebaranek bere teknikarik boteretsuena den Adar Handiarekin erasotzen du Seiya, eta honek bere meteoroekin Tauruseko zalduna. Honek Seiyari, etxe hori igarotzeko baldintza bezala bere urrezko adarra apurtzea lortzea jartzen dio, eta azkenik, une batez zazpigarren zentzua garatuz, Seiyak Aldebaranen armajantziko kaskoko adarretako bat mozten dio. Honek bere porrota ohorez onartzen du eta Seiyari pasatzen uzten dio. Berehala, Müren dei telepatiko bat jasotzen du, pasatzen zergatik utzi dien galdetuz eta Aldebaranek zaldun horietan Atenearekiko leialtasuna ikusi duela erantzunez.

Kanpo estekak aldatu