Shahrokh Xah

Shahrokh Afxar» orritik birbideratua)

Shahrokh Mirza (persieraz: شاهرخ‌میرزا ,شاهرخ‌شاه‎‎; 1734–1796), Shahrokh Xah (شاهرخ‌ شاه‎) errege-izenaz ezagunagoa, afxariden dinastiako Irango xah izan zen.

Shahrokh Xah

Xah

1750 - 1760
Suleiman II of Persia (en) Itzuli - Karim Khan (en) Itzuli
Xah

1748ko irailaren 24a - 1749
Ebrahim Afxar - Suleiman II of Persia (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMaxhad1734ko martxoaren 21a
Herrialdea Iran
HeriotzaDamghan (en) Itzuli1796ko maiatza (62 urte)
Hobiratze lekuaShahrukh Afshar Mausoleum (en) Itzuli
Familia
AitaReza Qoli Mirza Afshar
Seme-alabak
LeinuaAfxar dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Xiismoa

Jatorria

aldatu

Shahrokh Mirza Reza Qoli Mirza Afxarrren semea zen, 1736 eta 1747 artean gobernatu zuen Nadir Xah irandar xah boteretsuaren semea.[1] Shahrokhen ama Fatemeh Soltan Begom printzesa zen, Sultan Hussein (1694-1722) safaviden xahren alaba zena, Shahrokh safaviden errege familiaren parte bihurtzen zuena.

Erregealdia

aldatu

1748an Ebrahim Afxar hil ondoren, nobleek Shahrokh aukeratu zuten. Shahrokhen semea, Nader Mirza Afxar, Khorasango printze bihurtu zen. Shahrokhek Maxhad hiri santutegia bere erresumako hiriburua bihurtu zuen. Mir Sayyed Mohammaden garaikidea zen, Suleiman I.aren alabaren eta elizgizon baten semea. Nobleek adoretuta, bera zela tronuaren benetako oinordekoa uste izan zuen. Horrela honek Shahrokh harrapatu eta itsutu zuen, honen gobernuarekiko herritarren atsekabe kapitalizatuz. Atsekabearen arrazoia neurri batean Maxhad eskandalizatu zuen Rasul Beg bere georgiar kutunaren jokabidea izaten zen: bere xahren haremean aske zela. 1749an, boterearen aldeko borroka batean, Tabrizeko khanaren semeak, Azad Khan Afghanek, independentzia kanpaina bat hasi zuen, Irango Azerbaijan probintzia bereganatu zuena, mendebaldean, Mohammad Hassan Khanek gidatutako Qajar tribuak, Mazandaran eskualdea bere gain hartu zuen bitartean.

1750ean, Shahrokhen jarraitzaileek Suleiman II.a harrapatu eta itsutu zuten, honen ondoren, Shahrokh xah bezala berrezarri zelarik.

1760an, Karim Khanek Iranen kontrola hartu zuenean, ez zen Shahrokh kargutik kentzen saiatu Nadirrenganako begiruneagatik; hala ere, Shahrokheko erresuma Khorasango probintziara murriztu zen.

Agha Mohammad Khan Qajar Maxhadera iritsi zenean, Shahrokh, Mirza Mahdi izeneko mujtahid ospetsu batekin batera, qajarren kanpamendura joan zen. Han Agha Mohammad Khanen iloba Hossein Qoli Khanek harrera beroa egin zieten. Handik gutxira, Agha Mohammad Shahek- Suleiman Khan Qajarren eta Mirza Mahdiren agindupean- Maxhad konkistatzeko eta bere herritarrei xahren eskuzabaltasuna baieztatzeko 8.000 soldaduko indar bat bidali zuen. Egun bat geroago, Agha Mohammad, Irango Abbas Handia xah ospetsuaren ohitura jarraitu zuen, eta Maxhaden oinez sartu zen erromes bat bezala Imam Rezaren santutegira, negarrez eta lurrean musuka zegoen bitartean. Bere erromesaldiak 23 egunez jarraitu zuen, non herrialdeko politika ezagutzen ez zuela zirudien.

Hala ere, gauzak berehala aldatu ziren horren ondoren: Agha Mohammad Shahek Nadir Xahren gorpua lurpetik ateratzea agindu zuen, eta Teheranera bidali zuen, non Karim Khan Zanden gorpuarekin batera lurperatu zuten. Gero Shahrokh Nadir Xahren edozein aberastasun ematera behartu zuen. Shahrokhek zin egin zuen ez zuela Nadir Xahren aberastasunik. Agha Mohammad Shah, gupidagabea eta mendekatia, eta altxorren irrikaz, ez zuen sinetsi, eta larriki zauritu zuen aitonarengandik heredatuko zituen azken harribitxien kokapen ezkutuak aitortzeko; Shahrokhek, ordea, ez zuen hitz egin nahi izan. Hala ere, azkenean harribitxien kokalekuak aitortu zituen. Shahrokh Mazandaranera bidali zuten bere familiarekin, baina Damghanen hil zen torturatzaileek eragindako zauriengatik.

Familia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Axworthy, Michael. (2006). The Sword of Persia: Nader Shah, from Tribal Warrior to Conquering Tyrant. I.B.Tauris ISBN 978-1850437062..
  Artikulu hau Irango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.