Sha-Amun-en-su

Antzinako Egiptoko apaiz eta abeslaria

Sha-Amun-en-su Antzinako Egiptoko emakume apaiza eta abeslaria izan zen, Tebas hirian K.a. VIII. mendean bizi izan zena. Amon jainkoeran omenezko Karnakeko Tenpluko Konplexuan zeremonia eta erritualak egiteko arduradun nagusia ze eta Amonen omenezko ereserkiak abesten zituen[1].

Sha-Amun-en-su
Bizitza
Jarduerak
Altuera1,58 metro

50 urte inguru zituela hil zenean momifikatu eta iztuku eta polikromiazko egurrez egindako sarkofago batean sartu zuten. Sarkofagoa Rio de Janeiroko Museo Nazionalean zegoen baina 2018an izandako sute handi batek erre zuen[2].

Sha-Amun-en-su izenak antzinako egiptoeraz "Amonen zelai emankorrak" esan nahi du[3].

Biografia

aldatu
 
Sha-Amun-en-su izenaren hieroglifikoak sarkofagoan idatzita.

K.a. 800 urtearen inguruan jaio zen Egiptoko XXII. dinastiaren garaian. Sha-Amun-en-suri buruzko informazio guztia sarkofagoan idatzita dagoen hieroglifikoetatik jaso da. Ez dago haren familiaren inguruko daturik baina pentsatzekoa da familia aberats batetako alaba izango zela.

Karnakeko Tenpluko Amonen santutegiko abeslaria zen. Amonen omenezko tenpluan hainbat kategoriatako apaiz abeslariak zeuden eta Sha-Amun-en-su maila gorenek taldekoa zen, Heset izeneko taldekoa. Funtzio erritualak zituen eta zeremonia sakratuetan Amonen omenezko ereserkiak abesten zituen, bakarka, zein emakumezko abesbatza batek lagunduta[1].

Alaba bat adoptatu zuela jakina da, beste sarkofago batean irakur baitaiteke "Amonen santutegiko abeslaria zen Sha-Amun-en-suren alaba"-rena dela. Ohikoa zen abeslari berriek abeslari nagusiagoak tutore izatea, eta beraz haien "ama adoptatzaileak" bihurtzen ziren[4].

XXIII. dinastia garaian hil zen ezagutzen ez diren arrazoiengatik.

Momia eta sarkofagoa

aldatu
 
Sha-Amun-en-suren sarkofagoa.

Ez zen ohikoa Egiptoko abeslariak momifikatuak izatea[5]. Sha-Amun-en-suren kasuan X-izpiek erakutsi dute eztarria erretsinatan bustitako bendaz estalita daukala, bestelako bizitzan kantatzen jarrai zezan bermatu asmoz[6].

Sarkofagoa iztuku eta polikromiazko egurrez eginda dago. 1'58 metrotako luzera du eta garai hartan nagusi zen Heliopolis hiriko teologiaren erreferentzia ugari ikus daitezke[7]. Sarkofagoaren goiko zatian emakumezko baten aurpegia ikusten da, azal kolore naturala duena eta buruan zapi urdina duena saien urrezko hegoek apainduta. Alboetan lazo horiak eta gorriak ditu. Bularraldean Nut jainkosaren irudia, ahari burua duen txoria, babes funtzioa duena. Bi uraeus suge ere ikusten dira, batak Goiko Egiptoko koroa du eta besteak Behe ​​Egiptokoa. Suge bakoitzaren aurrean Horusen bi seme daude zutik[8].

Sarkofagoa Brasilen

aldatu

XIX. mendean aurkitu zen sarkofagoa, Tebaseko konplexu hadi hartako toki zehaztugabe batean. 1876an Petri II.a Brasilgoa Egipton bidaian zela Ismail Paxa erregeak oparitan eman zion[8]. São Cristóvão jauregi inperialean ezarri zuen, Rio de Janeiron, eta 1889an Brasilgo Errepublika sortu zenean Museo Nazionalera eraman zuten[6].

2018ko irailaren 2an su handi batek Museoaren eraikin nagusia erre zuen, bai eta Sha-Amun-en-suren sarkofagoa ere[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «El último acto de la favorita del emperador : Revista Pesquisa Fapesp» web.archive.org 2018-09-08 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  2. a b (Gaztelaniaz) País, El. (2018-09-03). «Las obras perdidas por el incendio en el Museo Nacional de Brasil» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  3. «El último acto de la favorita del emperador : Revista Pesquisa Fapesp» web.archive.org 2018-09-08 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  4. Brancaglion, Antonio. Sha-Amun-em-su Uma Cantora do Egito Antigo. (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  5. (Portugesez) «O último ato da favorita do imperador» revistapesquisa.fapesp.br (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  6. a b «Essa é a mistura do Brasil com o Egito: múmia passeia por shopping na Barra - 25/10/2015 - Serafina - Folha de S.Paulo» www1.folha.uol.com.br (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  7. Bakos, Margaret. (2004). Egiptomania : o egito no Brasil. São Paulo: Paris Ed. ISBN 8572442618..
  8. a b «Esquife da Dama Sha-Amun-em-su – SESHAT» web.archive.org 2018-09-08 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).

Kanpo estekak

aldatu