Sarabit al-Khadim

Serabit el-Jadim» orritik birbideratua)

Sarabit al-Khadim (arabieraz سرابت الخادم) "mirabeen mendia", Sinaiko penintsularen hegomendebaldean dagoen egiptoar hiri bat da, antzinatetik, nagusiki Antzinako Egiptoko biztanleek, turkesak atera zituzten meatzaritza eremu batean.

Flinders Petriek eginiko indusketa arkeologikoek, meatzaritza kanpamendu bat eta tokiko jainkosa zen Hathorren omenezko tenplu bat erakutsi zituzten, basamortuko eskualdeen babeslea. Harrizko esfinge bat aurkitu zen, idazkun bikoitz batekin, hieroglifoetan eta zeinu protosinaitarrez idatziak. Bere itzulpenak, Baalat jainkosarentzako eskaintza bat zela erakutsi du, turkesaren jainkosa. Baalat, Baalen femeninoa da, Biblian, idolo eta jainko jentilei erreferentzia egiteko asko erabiltzen den hitza. Estatuako idazkuna da deszifratu ahal izan den bakarra.

Tokira sarri joate bat adierazten da, Hathor jainkosari eskainitako aldare ugariengatik, tenplu osoan banatuak daudenak. Sarabit al-Khadimetik kilometro gutxira, Uadi al-Mukattabeko haranean, horma harritsuetan grabatutako zeinu mordoa ikus daiteke. Lehen aldiz, Francis Frithek atera zien argazkia, 1857an.

Tenplua aldatu

Serabit el-Jadimen, Hathor eta Sopeduri eskainitako tenplu bikoitz bat dago, Antzinako Egiptoko meatz santutegirik handiena delarik.

Inguru guztian nagusi den ordoki harritsu baten gainean eraikia, tenpluak bi hemispeos ditu: ardatz bikoitz bat jarraikako gela batzuekin, gurtzarako beste birekiko paraleloak direnak, zati batean mendian zulatuak. Santutegia, Egiptoko Inperio Ertainaren garaian eraikia, Egiptoko Inperio Berrian hedatu zen, baina soilik Hathor jainkosari eskainitako ardatzean. Jatorrizko tenplua, hegoekialdetik iparrekialderako ardatz batean zehar orientatzen da, baina, espazio falta dela eta, Inperio Berriko erregeek ezin izan zuten beharrezko norantzan handitu, hots, iparmendebalderantz, ondorioz, kurba arin bat egiten duelarik.

Tenplua, aldi berean, bi jainkori eskainia dagoen arren, Hathor da nagusi, inongo zalantzarik gabe. Sopeduk, bigarren mailako paper bat du, baina ez garrantzirik gabekoa: Ekialdearekin eta basamortuarekin lotutako jainko gerlaria, Egiptoko ekialdeko muga zaintzen du, eta, gizakiak, ia izaki bizirik bizi ez den eremuetan aurki daitezkeen arriskuetaz babesten ditu. Bi jainko nagusi hauetaz gain, jatorria Niloren deltan duen ahari jainko baten eta Menfiseko Ptah jainkoaren presentzia ere ziurtatzen da.

Kanpo estekak aldatu