Speos
Speosa (grezierazko izena σπέος, "leize"), tenplua eta hipogeoaren nahasketa den hil eraikuntza bat da, arrokan zulatua.
Hemispeos apaindutako fatxada bat eta arrokan zulatutako beste zati bat duten gune arkitektonikoek jasotzen duten izena da.
Antzinako Egiptoko bereizgarria da, eta Niloren haraneko lurralde malkartsuetan eraikiak egoten ohi ziren. Egiptoko monumentalena, Ramses II.arena da, Abu Simbelen (XIX. dinastia Inperio Berria), bere emazte Nefertariri eskeinitako beste txikiago baten ondoan dagoena.
Speos eta hemispeos bikainak Jordaniako Petra antzinako herri nabateoan ere badaude, baina askoz beranduagokoak dira.