Seikan tunela (japonieraz: 青函トンネル Seikan tonneru?) edo 青函隧道 Seikan zuidō munduko trenbide-tunelik luzeena da. Japoniako Tsugaruko itsasartea itsasazpitik gurutzatzen du Honshū irlako Aomori prefetura eta Hokkaidō irla lotuz. 53,85kmko luzera du, horietarik 23,3 itsas-hondarpean. 2018 inguruan Gotthard Base tunela azkentzen den arte munduko tunelik luzeena izango da. Hortik gerora itsasazpiko tunelik luzeena izaten jarraituko du, nahiz eta Mantxako tunelak kilometro gehiago izan itsasazpian.

Seikan tunela
青函トンネル
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Aomori
District of JapanHigashitsugaru District
Town of JapanImabetsu
Koordenatuak41°18′57″N 140°20′06″E / 41.3157°N 140.3351°E / 41.3157; 140.3351
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1985eko martxoaren 10a
Inaugurazioa1988ko martxoaren 13a
JabeaJapan Railway Construction, Transport and Technology Agency (en) Itzuli
KudeatzaileaHokkaido Railway Company Hokkaido Railway Company
Japan Freight Railway Company Japan Freight Railway Company
Dimentsioak53.850 (luzera) m
Ordezkatzen duSeikan Ferry (en) Itzuli
Gurutzatzen duTsugaruko itsasartea
Eramaten duHokkaido Shinkansen (en) Itzuli eta Kaikyō Line (en) Itzuli
Trenbidea
Bide-zabalera1435 mm-ko trenbidea eta 1067 mm track gauge (en) Itzuli
Abiadura-muga250 km/h
Elektrifikazioa25 kV, 50 Hz AC railway electrification (en) Itzuli
Webgune ofiziala

1988an irekia, itsas maila baino 240 metro beherago eta itsasondarra baino 140 metro beherago igarotzen da.

Izena Aomori (青森) eta Hakodate (函館) hiri terminalen izenen laburpena da.

Hokkaidōko Burdinbide Konpainiak ustiatzen du Kaikyo linearen zati bezala. 2015etik aurrera Shinkansena tuneletik igaroko da Hakodate arte, eta aurrerantzean baita Sappororaino ere.

Bi geltoki ditu tunelak: Tappi-Kaitei geltokia eta Yoshioka-Kaitei geltokia; tuneleko larrialdietarako irteerak dira. Tappi-Kaitei geltokian Seikan tunelari buruzko museo bat dago. Yoshioka-Kaitei geltokian ere egon zen bat.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu