Aomori (japonieraz: 青森市 Aomori-shi?) Japoniako Honshu uharteko Tōhoku eskualdeko hiri bat da. Izen bereko prefeturako hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 291.307 biztanle ditu.

Aomori
青森市
青森市
core city of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Tōhoku
Aomori
AlkateaAkihiko Onodera (en) Itzuli
Izen ofiziala青森市
青森町
Jatorrizko izena青森市
Geografia
Koordenatuak40°49′22″N 140°44′49″E / 40.8228°N 140.7469°E / 40.8228; 140.7469
Map
Azalera824,54 km²
Altuera2 m
MugakideakKuroishi (en) Itzuli, Goshogawara (en) Itzuli, Towada (en) Itzuli, Hirakawa (en) Itzuli, Shichinohe (en) Itzuli, Fujisaki (en) Itzuli, Itayanagi (en) Itzuli, Hiranai (en) Itzuli eta Yomogita (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria425.962 (2021eko martxoaren 1a)
−3.686 (2015)
Dentsitatea353 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera2005eko apirilaren 1a, 1889ko apirilaren 1a eta 1896ko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia017
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakKecskemét, Pyeongtaek (en) Itzuli, Dalian, Hsinchu konderria, Hakodate, Yakushima (en) Itzuli eta Nakano
http://www.city.aomori.aomori.jp/contents/english/index.html www.city.aomori.aomori.jp

Historia aldatu

Aomori izenak "baso urdina" esan nahi du eta hiriaren ondoko muino batean zegoen baso txiki bati erreferentzia egiten omen dio.

Ingurunea Jōmon Aroan dagoeneko populatua izan zela erakutsi dute indusketa arkeologikoek. Sannai-Maruyama arkeologia eremuan k.a. 5.500 - 4.000 arteko aztarnak aurkitu dira.

Heian Aroan Iparraldeko Fujiwara leinuaren lurraldea izan zen baina emishi jendeak populaturik zegoen. Kamakura Aroan Fujiwaratarren gainbehera etorri zen eta Tsugaru leinuak hartu zituen lurralde zabal hauek eta ondoan dagoen Namioka herrian gaztelua eraiki zuten. 1626an Moriyama Yashichirōk tsugarutarren aginduz herria sortu zuen eta Aomori izena eman zion, nahiz eta 1783 arte ez zen popularizatu izena.

1872an Aomori eta Hakodate (Hokkaido) hirien arteko ferry zerbitzua ezarri zen eta 1891ean Tokiorekin lotuko zuen trenbidea iritsi zen. Garrantzi estrategikoa hartzen zihoanez 1898an hiri estatusa lortu zuen. 1910an hiriaren zati handiak erre egin ziren. Gertaera honetatik errekuperatu eta handitzen jarraitu zuen, 1924an esate baterako kaia handitu zuen.

Toki estratejikoan egonik 1945ean Aomorik hegazkin estatubatuarren bonbaketak jasan zituen. 1.767 pertsona hil ziren eta hiriaren %88a suntsituta gelditu zen. Azkar berreraiki zuten hiria.

Geografia aldatu

Mutsuko Badiaren ertzean dago eta hegoaldean Hakkōda mendiak ditu.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Aomori, Aomori)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 13.5 12.8 20.1 28.3 30.0 33.5 35.1 36.7 35.9 30.5 23.8 21.1 36.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.5 2.0 5.9 13.1 18.5 21.5 25.5 27.6 23.7 17.7 10.7 4.5 14.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −4.3 −4.3 −1.8 3.2 8.3 13.2 17.6 19.3 14.6 7.8 2.4 −1.6 6.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −23.5 −24.7 −18.4 −12.2 −1.4 4.0 6.5 8.9 3.0 −2.4 −12.1 −20.6 −24.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 144.9 116.0 69.5 60.7 78.8 82.2 102.6 129.3 119.8 106.0 131.7 148.6 1289.9
Prezipitazio egunak (≥ 0.5 mm) 24.4 19.9 17.0 11.6 10.5 9.3 10.4 10.6 14.0 16.9 21.3 24.4 190.3
Elur egunak (≥ 1 mm) 27.7 24.5 19.5 3.5 0 0 0 0 0 0.3 8.8 22.4 106.7
Eguzki orduak 56.7 72.9 140.8 187.3 210.1 180.7 177.3 190.8 160.0 152.9 91.4 54.7 1675.6
Hezetasuna (%) 78 76 70 67 70 79 81 79 77 74 73 77 75.1
Iturria (1): 気象庁[1]
Iturria (2): Kishōchō[2]

Jaialdiak aldatu

Aomori Nebuta Matsuri jaialdia abuztuaren 2 eta 7 artean ospatzen da urtero eta Japonia iparraldeko jaialdi ezagunena da.

Ondasun nabarmenak aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Kanpo estekak aldatu