Sawm (euskaraz: «baraua», arabierazko صَوْم hitzetik ekarria; sˤɑwm ahoskatua) edo Siyām (صِيَام, sˤijæːm ahoskatua; baita Rūzeh edo Rōzah-persieraz: روزه- ere) Islamaren bost euskarrietako bat da, musulmanentzat derrigorrezkoa dena. Sawm abstinentzia ekartzen du, jaki, edari, erre eta sexuarekiko. Ramadan hilaren garaian, sawm eguzkia irteten duenetik sartzen den arte egiten dute, hau da adhan entzun arte.[1] Hala ere, eriek edo bidaiariek atzeratzea badute, ezinbestean. Horrez gainera, hartarako modua dutenek behartsu bat mantendu behar dute.
Barauaren amaiera meskita batean