Saturnino García (Barriones de la Vega, Cimanes de la Vega, Leon, Espainia, 1935eko otsailaren 5a - ) Euskal Herrian errotutako antzezlea da. Leonen jaioa izan arren gaztarotik Barakaldon bizi eta peoi ibili zen metalurgian.

Saturnino García
Bizitza
JaiotzaCimanes de la Vega1935eko otsailaren 5a (89 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta idazlea
Jasotako sariak
IMDB: nm0306498 Edit the value on Wikidata

1995ean, aktore berrien Goya Saria lortu zuen.

Biografia

aldatu

Lehen mailako irakaskuntza ikasketak eskola landako lanekin tartekatu zituen. 1952an bere familiarekin Barakaldora bizitzera joan zen eta bertan peoi metalurgiko bezala egin zuen lan. 1956an lantegia alde batera utzi eta errezitatzaile, aurkezle eta pailazo bezala espezializatu zen. Hainbat herritako festetan funtzio ugari egin zituen. 1965ean Madrilgo antzoki batean aurkitu zuen lan eta 1966an Bilboko "Akelarre" taldean sartu zen.[1]

Nahiz eta esperientzia luzea izan bizitza osoan zehar antzezle-lanetan, 1995ean heldu zitzaion fama, Justino, un asesino de la tercera edad filmean eginiko lanagatik Goya Saria eskuratu zuenean, hain zuzen.

Saturnino García bigarren mailako antzezle bikaina da, protagonisten aldamenean egonik ere filmaren osotasuna biribiltzen laguntzen duten horietakoa. Bere ibilbide luzean hogeita hamalautik gora filmetan parte hartu du. El viaje a ninguna parte (1985) izan zuen lehen film luzea.

Espainiako zuzendari garrantzitsuenekin lan egin du, Álex de la Iglesia, Vicente Aranda, Carlos Saura eta La Cuadrillarekin, esaterako.

Besteak beste, film hauetan parte hartu du: Todo por la pasta (1990), Amantes (1991), Acción Mutante (1993), Justino, un asesino de la tercera edad (1995), Matías, juez de línea (1996), Atilano, presidente (1998), Goya en Burdeos (1999) eta Lista de espera (1999).

Filmografia hautatua

aldatu

Erreferentziak

aldatu