Akelarre (antzerki taldea)
Akelarre antzerki konpainia [1]1966. urtean sortu zen Luis Mari Iturriren[2] zuzendaritzapean, Bilbon. 1968an, Nazio mailako Antzerki independentearen Jaialdiaren II edizioan sari biak[3] irabazi zituen konpainiak.
Akelarre (antzerki taldea) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | antzerki konpainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1966 |
Ganbera Talde gisa egindako lan zuzenaz gain, muntaketa ugari egin zituen Akelarre antzerki konpainiak eta lana egin zuen Ikus-entzuleen Elkartea sortu eta sustatzeko. Era horretara ahalbidetu zen Bilbon herrialde osoko taldeen produkzio interesgarrienetako batzuk egotea, baita erreferentziazko konpainiak ere, hala nola "Piccolo Teatro di Milano", "Living Theatre", etab.
Euskal antzerki alternatiboaren barruan, garai hartako Bilbon, adierazgarriena zen Akelarre: oso apurtzailea. Lehen aldia zen antzezlan handiak, euskal idazleen testu handiak, interpretatzen zirela. Ordura arte zentsura zegoen eta konpainia hau erresistentzia taldea bilakatu zen Espainiako eszena dramatikoan.[4]
Historia
aldatuValle-Inclán, Ionesco, Frisch eta Strindberg-en testuekin hasten du bidaia; 1967an ezarritako autore ildo horretan jarraituko du: Durrenmatt, Beham eta Genet. 1968an Emilio Graneroren Txolarrea estreinatu zuten eta Sitgeseko antzerki jaialdian[5] saritu zuten, eta hurrengo urtean Manuel Martínez Medieroren Azken oilategia aurkeztu zuten. Brendan Beham-en lana ordezkatu ondoren, 1971n hiru lan berri kaleratu zituzten eta horiekin zabalkunde kanpaina zabala ere egingo dute: Gizon eta emakumearen arteko borroka, Miguel Iruritaren moldaketa Chejoven piezetan; Sinpleen eta adimendunaren elkarrizketak, Luis Iturriren moldaketa Lope de Ruedaren urratsetan; eta Prozesua, sorgin baten anatemizazioa eta erretzea entsegu batean, Ramiro Pinilla eta José Javier Rapha-ren eskutik. 1971 hartan oso aitorpen deigarria jaso zuten: Informazio eta Turismo Ministerioak emandako Antzerki Sari Nazionala. 1972an aurkeztu zuten Pedro Boteroren gortea, Quevedoren Ametsak lanaren inguruko J. J. Rapharen dramaturgia; eta Pío Barojaren Jaun de Alzateren kondairaren aurre estreinaldia egin zuten mendeurrenerako, estreinaldia sekula gertatu ez zen arren. 1974an Don Volpone, Iturri eta Rapha Ben Jonsonen lanaren moldaketa kaleratu zuten; 1975ean Historia de un pechicidio, Lauro Olmoren eskutik; 1977an iritsiko da bere ikuskizun ospetsuena, Irrintzi, Blas de Otero, Gabriel Celaya eta Gabriel Arestiren olerkietan oinarritutako euskarazko / gaztelaniazko ikuskizun elebiduna. Elebiduna ere izan zen hurrengo ikuskizuna, Guerra ez, 1979an estreinatua, Luis Iturriren dramaturgia eta César Vallejoren poemekin. 1980an klasikoetara itzuli ziren Maitasun eta algara banketeak antzezlanarekin, Cervantes eta Lope-ren testuekin eta Fedrarekin, Miguel de Unamunoren eskutik. 1981ean Luis Iturriren olerkiekin eta bertsolariak baliatuz Hator antzezlanarekin euskal trilogia horri amaiera eman zioten.
Antzezlanak
aldatu- Luces de Bohemia, 1966.
- El rey se muere, 1966.
- Andorra, 1966.
- Sonata de espectros, 1966.
- Rómulo el grande, 1967.
- El rehén, 1967.
- Las criadas, 1967.
- El gorrinillo, 1968.
- El último gallinero, 1969.
- Combate entre hombre y mujer, 1971.
- Diálogos del simple y el listo, 1971.
- Proceso, anatemización y quema de una bruja en un ensayo general, 1971.
- La corte de Pedro Botero, 1972.
- La leyenda de Jaun de Alzate, 1972.
- Don Volpone, 1974.
- Historia de un pechicidio, 1975.
- Irrintzi, elebiduna, 1977.
- Hator, 1979.
- Gerra ez, elebiduna, 1979.
- Fedra, 1980.
- Banquetes de amor y risa, 1980.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Akelarre · Teatro Independiente» cdaem.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ «Bilbaopedia - Luis Iturri» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ «GRUPO DE TEATRO AKELARRE - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ Aguirre, Juan. El Teatro Independiente en Vasconia, 1969-1984. Eusko Ikaskuntza, http://hedatuz.euskomedia.org/4483/1/51335383.pdf or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Festival Internacional de Teatro de Sitges. 2019-09-17 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).