Sassari
Sassari (sassarieraz eta italieraz: Sassari; sardinieraz: Tàttari edo Thàthari) Sassariko (Sardinia, Italia) udalerria da, izen bereko probintziako hiriburua.
Sassari | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Eskualdea | ![]() | ||
Probintzia | Sassariko probintzia | ||
Alkatea | Nicola Sanna (en) ![]() | ||
Izen ofiziala | Sassari Tàtari Sàssari | ||
Posta kodea | 07100 eta 07040 | ||
ISTAT kodea | 090064 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 40°43′36″N 8°33′33″E / 40.7267°N 8.5592°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 547.04 km² | ||
Altuera | 225 m | ||
Mugakideak | L'Alguer, Muros, Olmedo, Osilo, Ossi, Porto Torres, Sorso, Stintino, Tissi, Sennori, Uri eta Usini | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 116.641 (2018ko urtarrilaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 213,22 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 079 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Timișoara, Viterbo, Gorizia eta Nola | ||
Katastro kodea | I452 | ||
Sailkapen sismikoa | 4 (Oso txikia) | ||
Matrikula | SS | ||
comune.sassari.it |
Mugakideak Aldatu
Sassarik honako udalerri hauekin egiten du muga:
L'Alguer
Muros
Olmedo
Osilo
Ossi
Porto Torres
Sorso
Stintino
Tissi
Sennori
Uri
Usini
Ekonomia Aldatu
Nekazaritzako merkataritza-gunea da, eta lurpeko aberastasunen ustiapena (zink- eta berun-hobiak) eta nekazaritza-gaien inguruan sorturiko industria (janari-industria) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Petrolio-findegiak daude hiritik hurbil.
Historia Aldatu
Thatari izena zuen Erdi Aroan, eta Pisako hiriaren mende zegoen XI. mendean. XII-XIII. mendeetan hiria laster hazi zen, eta udal foruez gobernatzeko baimena jaso zuen. 1284-1323 urteetan genoarren esku egon zen, Aragoiko Jaime II.ak konkistatu zuen arte, hain zuzen. 1718. urtean Savoiako etxearen mende zen, Sardinia guztia bezala. Kalte handiak izan zituen Bigarren Mundu Gerran.
Artea Aldatu
Monumentuei dagokienez, aipagarriak dira aurrealde barrokoko katedrala, Santa Maria di Betlem eta Santa Donata eliza erromanikoak eta Sanna arkeologia-museo nazionala.
Herritarrak Aldatu
- Francesco Cossiga (1928), Italiako presidentea izandakoa.
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak Aldatu
Alghero | Anela | Ardara | Banari | Benetutti | Bessude | Bonnanaro | Bono | Bonorva | Borutta | Bottidda | Bultei | Bulzi | Burgos | Cargeghe | Castelsardo | Cheremule | Chiaramonti | Codrongianos | Cossoine | Erula | Esporlatu | Florinas | Giave | Illorai | Ittireddu | Ittiri | Laerru | Mara | Martis | Monteleone Rocca Doria | Mores | Muros | Nughedu San Nicolò | Nule | Nulvi | Olmedo | Osilo | Ossi | Ozieri | Padria | Pattada | Perfugas | Ploaghe | Porto Torres | Pozzomaggiore | Putifigari | Romana | Santa Maria Coghinas | Sassari | Sedini | Semestene | Sennori | Siligo | Sorso | Stintino | Tergu | Thiesi | Tissi | Torralba | Tula | Uri | Usini | Valledoria | Viddalba | Villanova Monteleone |