Sassariko probintzia
Sassari (italieraz: Provincia di Sassari; sardinieraz: Provintzia de Thàthari; sassarieraz: Prubìnzia di Sassari; katalanez: Província de Sàsser) Italiako probintzia bat da, Sardiniako eskualde eta uhartean kokatuta dagoena.
Sassari Provincia di Sassari Provintzia de Thàthari Prubìnzia di Sassari Província de Sàsser | |
---|---|
Italiako probintzia | |
Administrazioa | |
Eskualdea | Sardinia |
Hiriburua | Sassari |
Udalerriak | 66 |
ISO 3166-2 | IT-SS |
Kokapena | |
Koordenatuak | 40°43′36″N 8°33′33″E / 40.7267°N 8.5592°E |
Azalera | 4.281 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 322.326 biztanle |
Dentsitatea | 75,3 bizt/km² |
www.provincia.sassari.it |
Geografia
aldatuHegoaldean Oristano eta Nuoroko probintziekin egiten du muga, eta ekialdean Olbia-Tempiokoarekin.
Hizkuntzak
aldatuSassariko probintzian, zabalduen dagoen italierarekin batera, hainbat bertako hizkuntza hitz egiten da. Horrela, probintziaren zatirik handienean sassariera hitz egiten da, gallurera eta sardinieraren arteko trantsiziozko mintzaira. Gallurera, bere aldetik, probintziaren ekialdean hitz egiten da, eta sardiniera hegoaldean. Alghero hirian, bestetik, katalanaren bertako aldaera (algerera) hitz egiten du biztanleriaren zati batek.
Herriak
aldatuProbintziako herririk jendetsuenak honakoak dira:
Herria | Biztanleria | Azalera (km²) |
---|---|---|
Sassari | 130.370 | 546,08 |
Alghero | 40.862 | 224,43 |
Porto Torres | 22.485 | 102,62 |
Sorso | 14.814 | 67,05 |
Ozieri | 10.994 | 252,47 |
Ittiri | 9.000 | 111,56 |
Sennori | 7.300 | 31,43 |
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |