Sarygamyş

Sarygamyş aintzira» orritik birbideratua)

Sarygamyş edo Sariqamish aintzira[1] (turkmeneraz: Sarygamyş köli; uzbekeraz: Sariqamish ko‘li; errusieraz: Сарыкамы́шское озеро), iparraldeko Turkmenistango aintzira da, Kaspiar eta Aral itsasoen erdigunean dagoena, Ustiurt ordokian. Ipar-mendebaldeko laurdena Uzbekistangoa da, bestea Turkmenistangoa izanik.

Sarygamyş aintzira
Sarygamyş köli
Datu orokorrak
Garaiera5 m
Motaaintzira
Luzera89 km
Zabalera69 km
Azalera3.955 km²
Sakonera40 m
Bolumena12 km³
Geografia
Map
Koordenatuak42°00′N 57°20′E / 42°N 57.33°E / 42; 57.33
Honen parte daTurkmenistan–Uzbekistan border (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
Hustubideabaliorik ez

XVII. mendera arte Uzboy ibaia zuen hustubidea, baina egun ibaia agorturik dago[2]. Bere ur gehiena Amu Daria ibaiaren alboko kanal batetik dator, eta noizbehinka dauden irrigazio soberakinetatik. Lakua, beraz, oso kutsatuta dago, erabiltzen diren pestizida eta bestelako produktu kimikoen ondorioz.

Etimologia aldatu

Izena turkmenierazko sarykamysh hitzetik dator, 'kanabera' esan nahi duena.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-21).
  2. (Ingelesez) Létolle, René; Micklin, Philip; Aladin, Nikolay; Plotnikov, Igor. (2007-10). «Uzboy and the Aral regressions: A hydrological approach» Quaternary International 173-174: 125–136.  doi:10.1016/j.quaint.2007.03.003. (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
  3. Pospelov, E.M.. (1998). Geograficheskiye nazvaniya mira. Mosku, 369 or..

Kanpo estekak aldatu