Sare ubela (Cortinarius violaceus) onddo espezie bat da.[1] Jangarritzat jotzen den Cortinarius bakanetako bat da, baina sukaldaritzako kalitatea ez da handia. Gida batzuetan ez dela ohikoa agertzen da, baina Iberiar penintsulako iparraldean ugaria da.

Sare ubela
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius violaceus
Gray, 1821
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel erdi-esferikoa
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, more kolore ilun ederrekoa, haragitsua, ganbila, batzuetan titiduna, azala belusatua, opakua eta lehorra.

Orriak: Eskotatuak, hasieran more ilunak, batzuetan beltzaranak, gero okre-burdin kolorekoak; nahiko lodiak eta tarte handiarekin, orritxo ugarirekin.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 7 – 10x1-3 cm, more iluna, batzuetan beltzarana; gaztetan handia eta garaia, oinarrian lodituta, borra bat bezala; haritsua eta ezkataduna, harroa gero hutsa. Gortina morea, laster esporaz zikindua.

Haragia: Bioleta-ubeldua, zurbiltzeko joerarekin; lehenengo tenkatua gero biguna eta ahula.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Violaceus epitetoa berriz latinetik dator, biolazeoa. Koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria, baina estimazio gutxikoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius hercynicus espeziarekin, makroskopikoki oso antzekoa da, erretxinadunen basoetan ateratzen da, batez ere abetoen eta pinuen azpian, Cortinarius violaceus berriz hostozabalen azpian irteten da nagusiki (pagoak, haritzak, urkiak,etab.).[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Irailetik azarora, batez ere hostozabalen azpian. Nahiko arrunta, baina ez oso ugaria.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea, Zeelanda Berria.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 444 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 226 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 400 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 227 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu