Sarcodon fuligineoviolaceus
Sarcodon fuligineoviolaceus Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Sarcodon fuligineoviolaceus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hydnellum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hydnellum fuligineoviolaceum | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 6 eta 9 cm bitarteko diametrokoa. Lehenengo ganbila, gero deprimitua, nahiko irregularra, ertza maiz bihurria eta lobulatua, tomentu fin batekin; lehenik leuna, gero hondoratua eta ezkatatsua. Hasieran urdin-beltza edo bioleta ilun kolorekoa, gero beltzaxka eta ertza arrosa kolorekoa edo gorrixka.
Eztenak: Oso dekurrenteak, lehenbizi haragi kolorekoak edo gorrixkak, gero arre-moreak punta zurixkarekin.
Hanka: Kapelaren antzeko tonuekin, ardo kolorez zikinduta eta eremu argiagoekin.
Haragia: Kapelan more-beltz kolorekoa eta gorrixka oinean. Zapore mikatz samarra du eta pixka bat akrea.[2]
Etimologia: Sarcodom terminoa grekotik dator eta arantza haragitsuekin esan nahi du
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.
Nahasketa arriskua
aldatuSarcodon violascens delakoarekin nahas daiteke, honek tonalitate argiagoak ditu.
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean koniferoen basoetan (Abies, Picea, Pinus)
Banaketa eremua
aldatuEuropa, Ipar Amerika.
Espeziearen egoera
aldatuAranzadi Elkartearen arabera, Sarcodon fuligineoviolaceus desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 607 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea