Santa Barbara baseliza (Zarautz)

eraikitako euskal ondare nabaria Zarautzen
Artikulu hau Gipuzkoako Zarautz udalerriko baselizari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Barbara baseliza».

Santa Barbara baseliza Gipuzkoako Urola Kosta eskualdean dagoen Zarautz udalerriko baseliza da. Izen bereko Santa Barbara auzoan eta Zarauztik Getariaradoan Kostaldeko Done Jakue bidearen hasieran kokatzen da.

Santa Barbara baseliza
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Santa Barbara, Zarautz.JPG
Santa Barbara baseliza 2009ko abenduaren 28an.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Zarautz
Koordenatuak 43° 17′ 21″ N, 2° 10′ 54″ W / 43.28923°N,2.18173°W / 43.28923; -2.18173Koordenatuak: 43° 17′ 21″ N, 2° 10′ 54″ W / 43.28923°N,2.18173°W / 43.28923; -2.18173
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea 16

Gaur egun bertan urte osoz ospatu ohi den meza bakarra abenduaren 4ean izan ohi da.

HistoriaAldatu

Tenplu berria eraikitzeko diru bilketa eskasegia zela eta, 1704ko ekainaren 20an Iruñeko apezpikuak inguruko jendearen diru laguntza txikiez eraiki zedila agindu zuen. Dirua, espezietan pilatutako dohaitzak eta eraikuntza materialak musutruk hornitu eta garraiatu zuten auzotarren laguntzari esker eraikuntza lanei berrekin zitzaien.

 
Baelizaren aurrealdea.

Bost urteren ondoren, 1709an baseliza bedeinkatu zen, halere 1736. urterarte hobekuntzak gehitzen joan zitzaizkion. Baselizaren mantentze lanak diru edo espezien dohaitzaren bitartez ordaintzen ziren. 1705-1774 bitartean arrantzaleek euren dohantzak arrantzatutako bale zatiez osatzen zituzten, trukean txakolia ematen zitzaielarik. 1850ean eraldaketa lanak egin zitzaizkion eta 1995ean oso-osorik zaharberritua izan zen.

EraikinaAldatu

Ipar-ekialdeko norantzan dago, lau uretako teilatua, oinplano laukizuzzena eta abside trapezoidala ditu. Eremuko erliebe malkartsuari ongi egokitua dago, eskailera baten bidez atari nagusira igo ahal daitekelarik.

Barnealdean arku eskarzano itxurako egurrezko ganga du. Goiburu poligonalaren gainaldean eta aldarearen atzean, hainbat ezaugarri ikonografiko dituen Santa Barbararen irudia gordetzen duen itxura klasikoko erretaula txiki bat dago. Gainontzeko eremua uzta ez kaltetzeko ekaitzen aurkako kandelez argiztatua dago.

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa