Santa Ana ermita (Arizkun)

Arizkungo Ordoki auzoan dagoen baseliza

Santa Ana ermita baseliza kristaua da, Nafarroa Garaiko Arizkun herrian dagoena, Ordoki auzoan, Urtsua jauregiaren ondoan.[1] Urtsua baladaren arabera, ermita honetan hil zuen Urtsuako jaunak bere emaztea, Lantainako alaba.[2]

Santa Ana ermita (Arizkun)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBaztan
Koordenatuak43°10′55″N 1°28′40″W / 43.18194444°N 1.47777778°W / 43.18194444; -1.47777778
Map

Eraikina aldatu

Oinarri laukizuzena du, burualdearen gibelean dagoen sakristia barne. Harlanduz eta harlanduxkaz egindako paretak ditu, erdi-puntuko atea, dobela erradialekin, oinaldean, eta bi saietera ebanjelioaren aldean. Atearen gainean kanpai-horma dago. Teilatua bi isurkikoa da.[3]

Historia aldatu

Martin Urtsuak berreraiki zuen 1650-1657 bitartean.[3] XVIII. mendearen lehen erdian, Bozateko agoteek auzi ugari izan zituzten beren eskubideen defentsan. Gastuei aurre egiteko, Lorenzo Aizoain Urtsuak, Iruñeko katedraleko Santa Gemako artxidianokoak,[4] 500 dukat utzi zizkien. Geroago, zorraren zati bat barkatu zien, Santa Ana ermitan edo Arizkungo parrokian urtero elizkizun bat egiteko baldintzarekin.[5][6]

Erreferentziak aldatu

  1. López Sellés, Tomás. Contribución a un catálogo de ermitas de Navarra. culturanavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  2. Borda, Itxaro. Lantainako ahuenak. Argia astekaria, CC BY-SA 3.0, 2016ko apirilak 17, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-14).
  3. a b Santa Ana- Arizkun. Atlas del patrimonio histórico cultural navarro, lebrelblanco.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  4. Ardanaz Iñarga, Naiara. La catedral de pamplona en el siglo de las luces. Arte, ceremonial y cultura.. Servicio de Publicaciones Universidad de Navarra, dadun.unav.edu (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  5. Idoate, Florencio. Agotes en los valles de Roncal y Baztán. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, Año nº 9, Nº 33, 1948, págs. 489-513 (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  6. Ors, Pilar. Seroantropología e historia de los Agotes. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, Año nº 12, Nº 44-45, 1951, págs. 307-344 (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).

Kanpo estekak aldatu