Sant Martí de la Cortinada eliza

Sant Martí de la Cortinada Andorrako Ordino herriaren iparraldean dagoen eliza erromanikoa da, kultura-intereseko ondasun gisa izendatuta dagoena.[1]

Sant Martí de la Cortinada eliza
La Cortinada
Kokapena
Herrialdea Andorra
Andorrako parrokiaOrdino
Settlement of AndorraLa Cortinada
Koordenatuak42°34′36″N 1°31′04″E / 42.5767°N 1.5178°E / 42.5767; 1.5178
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMartin Tourskoa
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Urgell (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaCarretera General, 3, la Cortinada

Jatorrizko eraikinak hainbat eraldaketa eta zabalpen izan ditu mendeak joan mendeak etorri. Gaur egun, nabe edo habearte bakarra du, oin ia karratua duena, alboko kapera batzuekin eta lau angeluko absidearekin. Tenpluak izandako eraldaketen eraginez, elizaren burualdea lekuz aldatu zen eta, gaur egun, sarreratik eskuinera dago.

Kanpandorreak bi solairu ditu eta jatorrizko nabe erromanikoaren ondoan eraikita dago. Nabarmentzekoak dira erlaitzaren azpian dituen zerra-hortzekiko apaindurak.

Elizak margolanak izan zituen barrualdean. 1968an zaharberritze-lan batzuk egin zirenean, horma-irudi erromanikoak aurkitu ziren, XII. mendekoak dirudienez. Irudien artean, aipagarriak dira alegiazko animalia bat (mihi bikoitzeko otso moduko bat) eta Guillem Guifré izeneko pertsonaia bat, eskuetan labana bat eta kopa bat dituena. Tourseko San Martin apezpikuaren irudi bat ere badago.

Elizan badira beste osagai garrantzitsu batzuk ere; adibidez, XVIII. mendeko erretaula barroko batzuk (erretaula nagusia elizaren patroiari eskainita dago), XVII. mendeko zurezko altzariak, gurpil-karilloi bat eta burdina landuzko hesi multzo bat, aldare nagusia eta albo-kaperak babesten dituena.

Erreferentziak aldatu

  1. Govern d'Andorra. Sant Martí de la Cortinada. (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 5).

Kanpo estekak aldatu