San Salbatore eliza (Zangoza)

XIII. mendean eraikitako eliza, Zangozan kokatuta

San Salbatore eliza Nafarroa Garaiko Zangoza udalerriko Alde Zaharran kokatutako XIII. mendeko kristiau eliza bat da. Gotiko estiloa ditu.

San Salbatore eliza
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Aragoiko bidea Aragoiko bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaZangoza
Koordenatuak42°34′29″N 1°17′03″W / 42.57482°N 1.2842°W / 42.57482; -1.2842
Map
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-393
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
393
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia

aldatu

Zangozako hamabi zaldunek sortu zuten, eta XIII. mendearen amaieran eraiki zuten estilo gotikoan, Zangoza Hiribildua burguko bizilagunentzat. Harresiaren ondoan dago eta, kanpoaldean, harrizko horma sendoak ditu, kontrahorma sendoak eta leihate zorrotzak. Elizpea XVI. mendean eraiki zuten fatxada babesteko.

Bere portadak Azken Judizioaren gaia irudikatzen du, Kristok erdian zauriak erakusten dituelarik, aingeruen artean, Ama Birjina eta San Joan Bataiatzailea; aingeru tronpetariak arkiboltetan eta ateburuan, hildakoen berpiztea dago ikusgai, gizonak epaituak izateko zain eta, deabruaren ahoen barruko galdara batean infernuan kondenatuak.

Barrualdean, habearte bakarreko oinplanoa eta burualde poligonala ditu. XVII. mendeko erretaula erromanista bat dago, Joan Berroeta, Joan Ali eta Joan Etxenagusiaren tailerreko maisuena, XIV. mendeko harrizko aldare eder batean bermatuta. Koruan, isolatuta, XVI. mendeko organoaren kutxa ederra ikusten da.

Irudiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu